Kontinente arteko Futbol Kopa
Kontinente arteko Futbol Kopa 1960an sortu eta 2004 arte iraun zuen futbol txapelketa izan zen. Hego Amerikako Libertadores Kopako txapeldunak eta Europako Kopako txapeldunak jokatzen zuten.
Kontinente arteko Futbol Kopa Intercontinental Cup | |
---|---|
Konfederazioa | CONMEBOL, UEFA, FIFA |
Sorrera | 1960 2004 (azkena) |
Eremua | Europa Hego Amerika |
Taldeak | 2 |
Garaipen gehien | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Hasieran bi partidatara jokatu zen, finalean parte hartzen zuten bi taldeen etxean. 1980tik aurrera partida bakarrera jokatu zen Tokion (1980-2001) eta Yokohaman (2002-2004), horregatik Toyota Kopa ere deitu izan zitzaion, babeslea Toyota enpresa zela eta. Europako eta Hego Amerikako futbolaren maila teknikoa munduko gainerakoena baino askoz ere handiagoa zen.
2005etik aurrera gainerako federazioetako txapeldunak gehitu zitzaizkien, eta Kontinente arteko Koparen ordez FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa sortu zen. 2017an talde guztiak FIFAk munduko txapeldun izendatu zituen ofizialki.[1][2]
Podiuma Aldatu
|
|
|
|
|
Palmaresa Aldatu
- ¹ 1971, 1972, 1974, 1977, 1979 eta 1993an Europako txapeldunek uko egin eta azpitxapeldunek jokatu zuen.
- ² 1975ean FC Bayern Munich eta CA Independiente ez ziren ados jarri datak aukeratzerakoan.
- ³ 1978an Boca Juniors eta Liverpool FC ez ziren ados jarri datak aukeratzerakoan. Gerora jakin da Liverpoolek ez zuela Argentinan jokatu nahi izan Falkland Uharteetako Gerra zela eta.
Garaipenak Aldatu
Klubeka Aldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
CA Peñarol | 3 | 1961, 1966, 1982 |
Nacional | 3 | 1971, 1980, 1988 |
AC Milan | 3 | 1969, 1989, 1990 |
Real Madril | 3 | 1960, 1998, 2002 |
Boca Juniors | 3 | 1977, 2000, 2003 |
Santos FC | 2 | 1962, 1963 |
FC Internazionale | 2 | 1964, 1965 |
CA Independiente | 2 | 1973, 1984 |
FT São Paulo | 2 | 1992, 1993 |
Ajax Amsterdam | 2 | 1972, 1995 |
Juventus FC | 2 | 1985, 1996 |
FC Bayern Munich | 2 | 1976, 2001 |
FC Porto | 2 | 1987, 2004 |
Racing Club de Avellaneda | 1 | 1967 |
Estudiantes de La Plata | 1 | 1968 |
Feyenoord Rotterdam | 1 | 1970 |
Atlético de Madrid | 1 | 1974 |
Club Olimpia | 1 | 1979 |
Flamengo | 1 | 1981 |
Grêmio Porto Alegre | 1 | 1983 |
River Plate | 1 | 1986 |
Belgradeko Izar Gorria | 1 | 1991 |
CA Vélez Sarsfield | 1 | 1994 |
Borussia Dortmund | 1 | 1997 |
Manchester United | 1 | 1999 |
Herrialdeka Aldatu
Herrialdea | Irabazi | Finalista |
---|---|---|
Argentina | 9 | 8 |
Italia | 7 | 5 |
Brasil | 6 | 5 |
Uruguai | 6 | 2 |
Espainia | 4 | 2 |
Alemania | 3 | 2 |
Herbehereak | 3 | 1 |
Portugal | 2 | 2 |
Ingalaterra | 1 | 5 |
Paraguai | 1 | 2 |
Serbia | 1 | 0 |
Kontinenteka Aldatu
Kontinentea | Garaipenak |
---|---|
Hego Amerika | 22 |
Europa | 21 |
Erreferentziak Aldatu
- ↑ FIFA Council approves key organisational elements of the FIFA World Cup - Recognition of all European and South American teams that won the Intercontinental Cup – played between 1960 and 2004 – as club world champions./ www.fifa.com
- ↑ (Ingelesez) FIFA Statistikal kit Ikus 15, 40, 41, 42 orrialdeak.
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Ingelesez) Estatistikak