Ireki menu nagusia

Associazione Calcio Milan Milango futbol taldea da, munduko arrakastatsuenetarikoa. Txapeldunen Liga-a 7 aldiz, Kontinente arteko Futbol Kopa 3, FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa 1, Serie A (Italiako liga) 18 eta Italiako Kopa 5. Etxeko partiduak San Siro estadioan jokatu ohi ditu.

A.C. Milan
Ezizena(k) Rossoneri (gorri-beltzak)
Il Diavolo (deabrua)
Sorrera 1899
Futbol zelaia San Siro
(edukiera: 80.018 [1] lagun)
Presidentea Italia Paolo Scaroni
Entrenatzailea Italia Stefano Pioli
Liga Serie A
2018-19 5.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1968ko finalean Milanek 2-0 emaitzaz gainditu zuen Hanburgo.
2003ko Txapeldunen Ligako garaipena ospatzen.
Interren aurkako derbia, 2009an.
Real Madrilen aurkako partida, 2010-11ko Txapeldunen Ligan.
Milango jarraitzaileak.

HistoriaAldatu

Sorrera eta hasierako urteakAldatu

Alfred Edwards britaniarrak fundatu zuen kluba 1899an. Haren jatorria zela eta, ingelesezko izena eman zion, Milan, italierazko Milano jarri ordez. Taldearen goitizena rossoneri (gorribeltzak) da, elastikoko koloreak horiexek baitira.

Hasiera hartan Milan Cricket and Football Club izena zuen eta futbolaz gain Kriketean ere aritzen zen izan ere garai hartan aberatsek gogokoago baitzuten kriketa futbola baino. 1900an lehenengo titulua eskuratu zuen, Medaglia del Re (Erregearen domina), Juventus FC-ri 2-0 irabaziz eta hamarkada honetan Italiako hiru liga irabazi zituen, 1901, 1906 eta 1907an. Urte haietan jokalari ingelesen eta milandarren artean sorturiko taldea zen baina 1908an beraien artean istiluak izan ziren eta 43 bazkidek taldea utzi eta berria sortu zuten, Internazionale Football Club izena eman ziotena. Hiriko aberatsen taldea bihurtu zen Inter.

1916an Kopa Federala lortu zuen, txapelketa ez ofiziala baina Lehen Mundu Gerraren garaian Italiako Liga ordezkatu zuen.

Gerra arteko garai apalaAldatu

1919an taldeak izena aldatu eta Milan Football Club ezarri zuen. Gerra bien arteko hiru hamarkadetan ez zuen titulurik eskuratu eta taldearen denboraldi apalena da. 1938an Italiar faxistek ez zituzten ingelesak gogoko eta hauen presioarengati taldeak berriz ere izena aldatu zuen, gaur egun daukan Associazione Calcio Milano.

Taldearen berpizteaAldatu

1949an hiru jokalari suediar fitxatu zituen Gunnar Nordahl (Il pompierone), Gunnar Gren (Il professore) eta Nils Liedholm (La stella venuta dal nord). Gre-No-Li ezizena hartu zuen hirukoteak. 1955ean Andrea Rizzoli presidente bihurtu eta garaipenak lortuz jarraitu zuen Milanek. 50. hamarkadan Italiako lau liga eskuratu zituen eta nazioarte mailan bi Latindar Kopa lortu zituen, 1956koa Bilboko Athletic Kluba 2-1 gaindituz. 1958an Europako Kopako finala ere jokatu zuen, Real Madrilekin 3-2 galdu zuena.

Milandarren nagusitasunaAldatu

60. hamarkada milandarren hamarkada izan zen izan ere hiriko bi taldeen artean Europako lau kopa lortu baitzituzten (AC Milanek 2 eta Interrek 2) eta Kontinente arteko hiru kopa (interrek 2 eta Milanek 1).

1961 urtean Nereo Rocco entrenatzailea iritsi zen eta 1963an Europako Kopa irabazi zuen SL Benfica 2-1 garaituz. Urte hartan Rccok taldea utzi eta Nils Liedholm jokalari ohia fitxatu zuen entrenatzaile kargurako. Hurrengo urteetan ordea Helenio Herreraren Interren itzalean egotea egokitu zitzaion. 1967an Liedholmek dimisioa aurkeztu eta Nereo Rocco itzuli zen. Honen eskutik 1968an Europako Errekopa eta 1969an Europako eta Kontinente arteko Futbol Kopak irabazi zituen.

70 eta 80. hamarkada apalakAldatu

Trantsizio urteak izan ziren eta Italiako hiru kopa irabzi bazituen ere Liga bakarraz jabetu zen eta Europa mailan ez zuen aurreko mailarik erakutsi. 1979ko Liga irabazi ondoren 1979-80an Felice Colombo presidentea futboleko ustelkeria kasuan (Totonero izenaz ezagutu zena) sarturik zegoela ikustean bigarren mailara jeitsiarazi zuten taldea. Lehen mailara berehala igo zen baina berriz ere B eriera itzuli zen.

Berlusconiren urrezko aroaAldatu

1986ko martxoaren 24ean Silvio Berlusconi magnateak erosi zuen kluba. 1988an Arrigo Sacchi fitxatu eta Milango taldearen "urrezko aroa" iritsi zen hasieran Sacchirekin eta 1991etik aurrera Fabio Capellorekin. Taldeko jokalariak mundu mailan ezagun bihurtu ziren: Franco Baresi kapitainarekin batera han ziren Paolo Maldini, Alessandro Costacurta, Mauro Tassotti, Roberto Donadoni, Carlo Ancelotti, eta herbehereetatik ekarritako Marco van Basten eta Ruud Gullit.

Italiako talde nagusia bihurtu zen 90. hamarkadan eta 1989, 1990, 1994ko Europako Kopak lortu zituen, bai eta 1989 eta 1990ko Kontinente artekoak ere.

XXI mendeaAldatu

2001ean Carlo Ancelottik hartu zuen taldearen ardura. Filippo Inzaghi eta Andrea Pirlo italiarrekin batera Andrii Xevtxenko ukrainarra eta Kaká brasildar jokalariekin berriz ere Europako talde indartsuenetakoa bihurtu zen. Mende berrian bi aldiz irabazi du Txapeldunen Liga.

Azkenengo liga 2011 urtean irabazi zuen baina ordutik aurrera maila apalean aritu da, emaitzarik onena 2015-16ko zazpigarren postua izan du. 2016an Kopako finala jokatu du baina Juventusek luzapenean sarturiko golaren erruz galdu egin du. Superkopa ordea penaltietan irabazi dio Juventus berari.

2016 urtean Sino-Europe Sports Investment Management Changxing Co., Ltd. konpainiak erosi zuen taldea, Silvio Berlusconiren 31 urtetako jabetzarekin amaituz eta gaur egungo presidentea Li Yonghong enpresari txinatarra da.

UniformeaAldatu

Sorreratik bertatik marra gorri eta beltzdun elastikoa erabili du, galtza zuri eta galtzerdi beltzekin. XXI mendean urte batzuetan galtza beltzak ere jantzi izan ditu. Historian zehar gehien aldatu dena marra gorri eta beltzen lodiera izan da.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1899-1910
     
 
 
 
1910-1961
     
 
 
 
1961-86
     
 
 
 
1986-tik
     
 
 
 
2000-2005

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

PalmaresaAldatu

Italian: 30Aldatu

  • Italiako futbol liga (18): 1901, 1906, 1907, 1951, 1955, 1957, 1959, 1962, 1968, 1979, 1988, 1992, 1993, 1994, 1996, 1999, 2004, 2011.
  • Italiako futbol kopa (5): 1967, 1972, 1973, 1977, 2003.
  • Italiako superkopa (7): 1988, 1992, 1993, 1994, 2004, 2011, 2016.

Nazioartean: 20Aldatu

Kontinente arteko Futbol KopaAldatu

  • Txapelduna (3): 1969, 1989, 1990.
  • Finalista (4): 1963, 1993, 1994, 2003.

UEFAko Txapeldunen LigaAldatu

  • Txapelduna (7): 1963, 1969, 1989, 1990, 1994, 2003, 2007.
  • Finalista (4): 1958, 1993, 1995, 2005.

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (2): 1968, 1973.

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (5): 1989, 1990, 1994, 2003, 2007.

Latindar KopaAldatu

  • Txapelduna (2): 1950, 1956.
  • Finalista (1): 1953.

Mitropa KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1982.

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1963   Santos FC 2-4, 4-2, 1-0 Milan
1969 Milan 3-0 , 1-2   Estudiantes de La Plata
1989 Milan 1-0   Atlético Nacional
1990 Milan 3-0   Club Olimpia
1993   São Paulo 3-2 Milan
1994   Vélez Sarsfield 2-0 Milan
2003   Boca Juniors 1-1 (pen 3:1) Milan
2007 Milan 4-2   Boca Juniors
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1957-58   Real Madril 3-2 Milan Brusela
1962-63 Milan 2-1   SL Benfica Londres
1968-69 Milan 4-1   Ajax Amsterdam Madril
1988-89 Milan 4-0   FC Steaua Bucuresti Bartzelona
1989-90 Milan 1-0   SL Benfica Viena
1957-58   Olympique de Marseille 1-0 Milan Munich
1993-94 Milan 4-0   FC Barcelona Atenas
1994-95   Ajax Amsterdam 1-0 Milan Viena
2002-03 Milan 0-0 (pen:3-2)   Juventus FC Manchester
2004-05   Liverpool FC 3-3 (pen:3-2) Milan Istanbul
2006-07 Milan 2-1   Liverpool FC Atenas
Europako Superkopa 1973   Ajax Amsterdam 6-1 (0-1, 6-0) Milan
1989 Milan 2-1 (1-1, 1-0)   FC Barcelona
1990 Milan 3-1 (1-1, 2-0)   UC Sampdoria
1993   AC Parma 2-1 (0-1, 2-0(luz)) Milan
1994 Milan 2-0 (0-0, 2-0)   Arsenal FC
2003 Milan 1-0   FC Porto]
2007 Milan 3-1   Sevilla FC
UEFA Kopa eta
Europa League
ez
Europako Errekopa 1967-68 Milan 2-0   Hamburger SV
1972-73 Milan 1-0   Leeds United
1973-74   FC Magdeburg 2-0 Milan

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Milanek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956 Latindar Kopa Finala Milan 3-1 Athletic
1976-77 UEFA Kopa Final zortzirenak Athletic
Milan
4-1
3-1
Milan
Athletic

ErreferentziakAldatu

  1. Sansiro.net Sartze-data: 2016-8-15.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: AC Milan  


2019-20ko Serie A  
Atalanta | Bologna | Brescia | Cagliari | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce | Milan | Napoli | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | SPAL | Torino | Udinese