Ireki menu nagusia

Athletic Football Club Bournemouth Ingalaterrako futbol taldea da, Bournemouth hirian du egoitza eta bere zelaia Dean Court da. 2015-16 denboraldian debuta egin du lehen mailan.

Athletic Football Club Bournemouth
Ezizena(k) The Cherries
Sorrera 1890 (Boscombe St. John's Institute FC)
1899 (Boscombe FC)
Futbol zelaia Dean Court
(edukiera: 11.464 lagun)
Jabea Errusia Maxim Demin
Entrenatzailea Ingalaterra Eddie Howe
Liga Premier League
2018-19 14.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1890an Boscombe St. John's Institute FC taldea sortu zen baina hau desegin zenean, bertako jokalari batzuek 1899an Boscombe FC birsortu zuten. XX mendearen hasieran The Cherries ("gereziak") ezizena hartu zuen, beren zelaia gereziondoen alboan baitzegoen eta beren kamiseta ere gorria baitzen. 1923an hiriaren izena hartu eta Bournemouth and Boscombe Athletic Football Club bihurtu zen.

1987an bigarren mailara igotzea lortu zuen eta hiru denboraldi egin zituen bertan. 2008an laugarren mailara jeisti zen baina bi urte egin zituen bertan eta goranzko bideari ekin zion 2014-15ean The Championship (2. maila) irabazi eta lehen mailara igotzea lortu zuen arte. 2015-16an mantentzea lortu zuen eta 2016-17an denboraldi lasaia izan du, azkenean 9. postuan sailkatu delarik.

Irabazitako txapelketakAldatu

  • Bundesliga (0): bederatzigarren 2016-17an.
  • The Championship (1): 2015

Kanpo estekakAldatu