Daniel Pacheco

futbolari espainiarra

Daniel Pacheco Lobato (Pizarra, Malaga, Espainia, 1991ko urtarrilaren 5a) espainiar futbolaria da. Aurrelari bezala jolasten du eta gaur egun (2016) Deportivo Alavésen ari da, Real Betisek mailegatuta.

Daniel Pacheco

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Pacheco Lobato
JaiotzaMálaga eta Pizarra (en) Itzuli1991ko urtarrilaren 5a (33 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bartzelona Futbol Kluba /
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2007 / 200853
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2007 / 200750
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2009 / 2010125
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2009 / 200931
Liverpool Football Club2009 / 201350
Norwich City Football Club2011 / 201162
Rayo Vallecano2011 / 2012110
Club Atlético de Madrid2011 / 201200
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201120
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201160
Sociedad Deportiva Huesca2013 / 2013195
Agrupación Deportiva Alcorcón2013 / 2014325
Real Betis Balompié2014 / 2015
Deportivo Alavés2015 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia17
Pisua65 kilogramo
Altuera168 zentimetro

FIFA: 274383 UEFA: 1906775 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Pachecok bere debuta Liverpool Erreserbak taldean egin zuen  2008eko otsailaren 5ean Bolton Wanderers taldearen aurkako partidaa. Bere debuta biribiltzeko, partidu horren lehenengo gola berak sartu zuen, Ian Walker, Boltonen atezainaren errebote bat aprobetxatuz. 2008ko apirilean, Pacheco 50 metroko pase bat bidali zion Krisztián Németh taldekideari, eta honek Blackburn Rovers Erreserbak taldearen aurkako partidako gol bakarra sartu zuen. Gol honek, Premier Reserve League North txapelketaren irabazle bihurtu zuen Pachecoren taldea. 2008ko maiatzaren 7an, Pacheco, bigarren zatian ordezko gisa zelairatu zena, Lucas Leiva bere taldekideari pase zoragarria eman zion, eta honek Aston Villa Erreserbak taldeari hirugarren gola sartu zion , Anfielden jokatutako partidan. [1]

2009ko abenduaren 9an, Daniel Pachecok Liverpoolen lehenengo taldearekin egin zuen debuta, bigarren zatian, Alberto Aquilani ordezkatuz, Champions League UEFA-ren  Fiorentina taldearen aurkako partidan.[2][3] Bere debuta ligan, bi aste beranduago gertatu zen, Boxing Day delako egunean, Aquilaniren ordez zelairatu zen berriro eta taldeak 2-0-ko garaipenean lortu zuen Wolverhampton Wanderers-en aurka.

2010eko uztailean, Espainiako 19 urte azpiko taldearekin europarra jokatu zuen. Danielek goleatzaile nagusiaren saria jaso zuen eta Espainia azpitxapeldun geratu zen, finala Frantziaren aurka 2-1 galdu baitzuen. 

2011ko uztailean Atletico Madrilek maileguan hartu zuen Daniel Liverpooletik, eta Rayo Vallecano-ri eman zion, jokalaria erosteko aukera mantenduz.[4]

Selekzio nazionala aldatu

Ez da inoiz selekziora deitua izan.

Tituluak aldatu

  • Liverpool Erreserbak
    • Dallas Txapelketa: Irabazleak 2008an
    • Liga Erreserbak Iparraldean: Irabazlea 2007-08an
    • Liga Erreserba nazionalaren Txapeldun 2007-08an
  • Espainiako futbol u-19
    • Euro 19 azpikoa, 2010: txapeldunordea.
    • Euro 19 azpikoa 2010: goleatzaile nagusiaren saria.

Klubak aldatu

Kluba Herrialdea Urtea Partiduak Tituluak
Liverpool FC   Ingalaterra 20092012 14 0
Norwich City FC (Mailegua)   Ingalaterra 2011 6 2
Rayo Vallecano de Madrid (Mailegu Club Atlético de Madrid)   Espainia 20112012 12 0
AD Alcorcón 20132014 12 3
Real Betis Balompié 2014-2015 10 0
Deportivo Alavés(Mailegua) 2015

Erreferentziak aldatu