Trent Alexander-Arnold

futbolari britainiarra

Trent John Alexander-Arnold (Liverpool, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1998ko urriaren 7a) futbol jokalari ingelesa da, Ingalaterrako Premier ligako Liverpool taldean eskuin atzelari bezala jokatzen duena. Munduko atzelari onenetariko bat bezala kontsideratuta dago. 2018ko ekainean debutatu zuenetik Ingalaterrako futbol selekzio nazionalean ere jokatzen du. Futboleko merkatuko balioetan espezializatutako Transfermarkt orrialdearen arabera, 110 milioi euroko balioa du.

Trent Alexander-Arnold

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTrent John Alexander-Arnold
JaiotzaLiverpool1998ko urriaren 7a (25 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
England national under-16 association football team2013 / 201460
England national under-17 association football team2014 / 2015110
Liverpool Football Club2016 / baliorik ez22014
England national under-19 association football team2016 / 2017107
England national under-18 association football team2016 / 201620
England national under-21 association football team2017 / 201830
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2018 / baliorik ez232
 
Posizio edo espezialitateafull-back (en) Itzuli
erdilaria
Kirol zenbakia66
Pisua72 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Facebook: trentarnold66 Twitter: TrentAA Instagram: trentarnold66 FIFA: 390761 UEFA: 250076357 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Ibilbidearen hasiera Liverpoolen aldatu

Betidanik eta txikitatik Liverpoolen jokatu izan du Arnoldek. Txikitatik futbolzalea, Celtic talde eskoziarraren zalea zela onartu izan du. Behe kategorietan nabarmendu ondoren, 2016. urteko udan 17 urte besterik ez zituela igo zuten lehen taldera.

Lehen taldean hasiera gorabeheratsua (2016-2017) aldatu

2016-2017 denboraldian, bere lehenengoan, ez zuen asko jokatu. Partidu batzuetan bigarren taldearekin joaten zen, eta beste batzuetan oso gutxi jokatu. Azkenean, 12 partidu jokatu zituen lehen taldearekin, ligan eta bi kopa nazionaletan debuta eginez.

Jauzi erabakigarria aldatu

Lehen denboraldi gris baten ondoren, Alexander-Arnold hurrengo denboraldietan askoz minutu gehiago edukitzen joan zen, eta garrantzia irabazi zuen.

2017-2018 aldatu

Hurrengo denboraldian ordea, askoz minutu gehiago edukitzen hasi zen, eta beretzat denboraldi magikoa izan zen hau, txapeldunen ligan debuta egin eta lehen taldean ia 3.000 minutu eduki zituelako, txapelketa guztietan 34 partidu jokatuz.

2018-2019 aldatu

Aurrekoa denboraldi erabakigarria izan bazen, hau bere nibela baieztatu zuen denboraldia izan zen. Sekulako asistentzia mordoa egiteagatik nabarmendu zen, 16 hain zuzen ere.

2019-2020 aldatu

Hurrengo denboraldian bere maila bermatu zuen, eta askoren iritziz munduko eskuin atzelari onena bihurtu. Ingalaterrako selekzioa ere berarekin kontatzen hasi zen. Denera 4 gol sartu zituen, eta 14 asistentzia eman.

22 urterekin jada 2 txapeldunen ligako final jokatu ditu, horietako bat irabaziz.

Selekzio nazionala aldatu

Ingalaterrako selekzioari dagokionez, 2018ko ekainean egin zuen debuta, eta geroztik 12 partidu jokatu ditu, gol bat sartuz. 2018ko munduko futbol txapelketa jokatu zuen, eta bertan Ingalaterra final-erdietara iritsi zen. Behe-kategoria guztietan jokatu zuen, 16 urtez azpikotik 21 urtez azpiko selekziora.

Estadistikak aldatu

2020ko abenduaren 4ean eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia(k) Urruntzeak
Liverpool U23 20152017 14 4 4 -
Liverpool 2016- 145 8 38 1,7 (pt.-ko)