Virgil van Dijk

futbolari nederlandarra

Virgil van Dijk (Breda, Ipar Brabantea, Herbehereeak, 1991ko uztailaren 8a) Surinamgo nazionalitatea duen futbol jokalari herbehereetarra da. Erdi atzelari gisa jokatzen du Ingalaterrako Liverpool taldean. Munduan fitxatu den atzelari garestiena da, Liverpoolek Southamptoni 85 milioi euro ordaindu baitzizkion.

Virgil van Dijk

(2016)
Bizitza
JaiotzaBreda1991ko uztailaren 8a (32 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Celtic FC / 2015769
FC Groningen2011 / 2013627
Netherlands national under-19 football team2011 / 201110
Netherlands national under-21 football team2011 / 201330
Southampton Football Club2015 / 2018674
Herbehereetako futbol selekzio nazionala2015 / ezezaguna66
Sepsi OSK Sfântu Gheorghe2017 /
Liverpool Football Club2018 / ezezaguna19118
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Kirol zenbakia4
17
5
4
Pisua92 kilogramo
Altuera195 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: VirgilvDijk Instagram: virgilvandijk UEFA: 250043137 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Ez du bizitza erraza izan, futbol eskolara joatea berak ordaindu behar izaten baitzuen. Horretarako, jatetxe batean platerak garbitzen jardun zuen. 2009-2010 denboraldian Willem II taldera iritsi zen. Eskuin atzelari gisa jokatzen zuen, baina bere kondizio txarrengatik taldetik kanpora bota zuten. Gero beste Herbehereetako talde batek fitxatu zuen, Groningenek. Harrobian denboraldi bat egin zuen, eta hurrengo urtean lehen taldera igo zen, non 2 urte eman zituen. 2 urte horietan, 2011tik 2013ra, 62 partidu jokatu zituen, eta 7 gol sartu. 2013ko udan Eskoziara joan zen jokatzera, hain zuen Glasgowko Celticera. Han beste bi denboraldi egin zituen, 76 partidutan 9 gol sartuta. 2015. urtean, Premier Leaguera iritsi zen, gaur egun dagoen ligara. Southampton izan zen bere hemengo lehen taldea, eta hemen beste bi denboraldi eta erdi egin zituen, 2018ko urtarrilean Liverpoolek 84,5 milioiengatik fitxatu zuen arte. Bere lehen urte erdian Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen. 2018-2019 denboraldia berriz, bere onena izan zen, inork ez baitzion izkin egin partidu batean ere, munduko erdi atzelari onenetako bat bilakatu baitzen eta Txapeldunen Liga irabazi baitzuen, finaleko jokalari onena izanez. Herbehereetako selekzio nazionalarekin ere jokatzen du, 2015tik.

Estatistikak aldatu

2022ko uztailaren 10ean eguneratua.
Taldea Urteak Partiduak Golak Asistentziak
FC Groningen

  Herbehereak

2011-2013 66 7 5
Celtic FC

  Eskozia

2013-2015 115 15 7
Southampton FC

  Ingalaterra

2015-2018 79 7 0
Liverpool FC

  Ingalaterra

2018- 181 16 11

Kanpo estekak aldatu