Leeds United Football Club

Leeds United Football Club Ingalaterrako West Yorkshire konderrian dagoen Leeds hiriko futbol taldea da. Ingalaterrako 3 Liga eta Kopa bat izateaz gain Europa mailan hainbat titulu lortu ditu eta Europako Kopako finala ere jokatu zuen 1975ean.

Leeds United F.C.
Ezizena(k)The Whites ("Zuriak")
The Peacocks ("Paumak")
Sorrera1919
Futbol zelaiaElland Road
edukiera: 39.460 lagun
inaugurazioa: 1897 (2012an berriztua)
PresidenteaItalia Andrea Radrizzani
EntrenatzaileaAlemania Daniel Farke
LigaChampionship (2. maila)
2022-23Premier League, 19.a (jeitsi)
Webguneawww.leedsunited.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

Sorrera istilutsua

aldatu

1904ean Leeds City FC taldea sortu zen. 1914tik aurrera goi mailako taldea egiten saiatu zen Herbert Chapman presidentea baina fitxaketen ondorioz diru arazo larriak azaldu ziren eta Futbol Ligak taldea desagertarazi zuen 1919an. Horrela sortu zen Leeds United Football Club talde berria. 1924 arte ez zen lehen mailara igo. Hala ere ez zuen asko iraun bertan eta salbuespen batzuk ezik bigarren mailako ohiko taldea izan zen.

Don Rovie: urrezko aroa (1961-1975)

aldatu

Bigarren mailan ari zela 1961ean Don Rovie entrenatzailea fitxatu zuten. Hasiera ez zen samurra izan, azken partidan hirugarren maila jeistetik salbatu baitzen. Reviek gazteen aldeko apustua egin zuen eta garai hartan modan zegoen Real Madrid taldea eredu hartu nahian kamisetaren kolore hori-urdina alde batera utzi eta kamiseta zuria ezarri zuen.

Aldaketa hauek medio 1964an lehen mailara igo zen eta 1967an Ferietako Kopako finalean sartu zen. Dinamo Zagreben aurka galdu egin zuen baina hurrengo urtean txapelketa hau irabazten zuen lehenengo talde ingelesa bihurtu zen. Urte berean Ingalaterrako Ligako Kopa ere irabazi zuen eta 1969an bere lehenengo liga. Hurrengo urteetan Europako txapelketetan ohiko bihurtu zen eta berriz ere Ferietako Kopa irabazteaz gain, maila goreneko txapelketen finaletara iritsi zen, Europako Errekopa 1973an eta Europako Kopa 1975ean, biak galdu zituen arren. Total Sport aldizkariak Rovieren Leeds United historiako 50 talde onenen artean ezarri zuen.

Garai bikain hauen ndoren taldeak gainbehera jasan zuen eta 1982an bigarren mailara jeitsi zen.

90. hamarkada

aldatu

1988an bigarren mailako 21 postuan zela Howard Wilkinsonek taldearen ardura hartu zuen eta 1990an lehen mailara igo zuen taldea. Hori gutxi balitz 1992an hirugarren Liga eskuratu zuen, Premier League eratu aurretiko azkena. Hurrengo urteetan maila oneko taldea izan zen eta ohikoa bihurtu zen Europako txapelketetan, emaitza aipagarririk izan ez zuen arren.

2000ko UEFA Kopan final aurrekoetara iritsi zen. Galatasarayren aurka jokatzea tokatu zitzaion. Istanbulen ordea tragedia latza gertatu zen, partida hasi aurretik Leedseko bi zale erail baitzituzten. Partida 2-0 galdu eta itzulerakoan 2-2 egin zutenez ez zen finalerako sailkatu.

XXI mendea

aldatu

2001ean diru arazoak izan zituen eta buelta eman ezinda 2004 urtean bigarren mailara itzuli zen. Arazoek ordea bere horretan jarraitzen zuten eta 2007an 15 puntutako zigorra izan zuen eta hirugarren mailara jeitsi zen. 2010an bigarren maila berreskuratu eta ordutik erdialdeko postuetan aritu zen urte batzuetan.

Hala ere, 2018an Marcelo Bielsa entrenatzailearekin proiektu berri bat egiten hasi ziren, eta bigarren urtean, denboraldi zoragarri baten ondoren lehen postua lortu eta Premier League-ra itzultzea lortu zuten. 2022 arte iraun zuen aulkian argentinarrak eta emaitza txukunak lortu zituen.

Irabazitako txapelketak

aldatu

Ingalaterran: 5

aldatu

Nazio artean: 2

aldatu
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1975
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1973
  • Txapelduna (2): 1968, 1971.
  • Finalista (1): 1967.

Kanpo estekak

aldatu


 
Premier League 2022-23
 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton