Princetongo Unibertsitatea

Princetongo Unibertsitatea (ingelesez: Princeton University) estatubatuar unibertsitate pribatua da. AEBetako New Jersey estatuko Princeton herrian kokatua, Ivy League delakoaren zortzi unibertsitateetako bat da. College of New Jersey bezala sortua izan zen, 1746an, eta, bere jatorrian, New Jerseyko Elizabeth hirian zegoen. Munduko unibertsitate ospetsuenen artean ezagutua, unibertsitatea 1756an Princetonera eraman zen, jatorrizko izena mantenduz. Izena, Princetongo Unibertsitatera, 1896an aldatu zen ofizialki. Jatorrian, presbiterianoa zen, orain laikoa.

Princetongo Unibertsitatea
Princeton text logo.svg
Dei Sub Numine Viget
Datuak
Izen ofiziala
Princeton University
Motaunibertsitate pribatua, ikerketa-unibertsitatea, Colonial Colleges (en) Itzuli eta private not-for-profit educational institution (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaIvy League, ORCID, Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition (en) Itzuli, Center for Research Libraries (en) Itzuli, Coalition for Networked Information, Consortium of Social Science Associations (en) Itzuli, arXiv (en) Itzuli eta Northeast University Semiconductor Network (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak1.140
Erabilitako hizkuntzaingeles
Ikasle-kopurua6.885 (ezezaguna)
Onarpen-tasa0,06 (2020)
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaTrustees of Princeton University (en) Itzuli
Zeren jabe
Ekonomia
Aktiboak33.030.216.000 $ (2020ko ekainaren 30a)
Historia
Sorrera1746
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: princetonu Twitter: princeton Mastodon: princetonuniversity@home.social Instagram: princeton LinkedIn: princeton-university Snapchat: princetonu Youtube: UCcBYSgQTxc126-lj_gdrO8Q Edit the value on Wikidata

Bertan eman zituzten klaseak John Nash eta George Dantzigek (azken hau, simplex algoritmoaren asmatzailea). Albert Einstein fisikari alemaniar ospetsuak Princetongo Ikerketa Aurreratuen Institutuan irakatsi eta ikertzen zuen, unibertsitatetik gertu zegoen instituzio bat, baina independentea.

Princeton, munduko unibertsitaterik aberatsenetako bat da, 13 mila milioi dolarreko aurrekontuarekin. Baliabide hauetako zati bat, beste artista nabarmen batzuen artean, Gauguin, Andy Warhol eta Claude Moneten margolanak erakusten dituen arte museoan inbertitzen ditu.

Princeton, beti, AEBetako eta munduko unibertsitaterik hoberenetako bat bezala kalifikatua da, US News & World Report aldizkariak, zazpi aldiz jarraian lehen posturako izendatua. Azken urte honetan, 2008an, lehen postua lortu zuen, Stanford, Yale eta Harvardeko unibertsitateen aurretik.

KirolakAldatu

Unibertsitate honetako kirol taldea, Princeton Tigers da, eta kirol askotan parte hartzen du, mutiletan zein neskatan. Horien artean, lacrossea, waterpoloa, izotz hockeya, saskibaloia....

BitxikeriakAldatu

House telesailean, kamerak, ospitalearen kanpoaldea hartzen duenean, benetan, Princetongo Unibertsitatea hartzen du.

Kanpo estekakAldatu