Apendizitis
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Apendizitisa apendize ileozekalaren hantura da. Apendizea heste lodiaren behealdeko zatian (itsuan) dagoen luzakina da , tutu itxurakoa. Gaitzak eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea, eta leukozitosia eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake (peritonitisa). Kirurgia bidez apendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen gaitz honetarako.
Apendizitisa | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun zekala, infekzio intraabdominala, appendix disease (en) ![]() particular disease (en) ![]() |
Espezialitatea | Kirurgia orokorra |
Sintoma(k) | oka, anorexia, tripako mina goragalea |
Azterketa medikoa | odol-analisi, ekografia ordenagailu bidezko tomografia axiala |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | meropenem (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K37 |
GNS-9-MK | 540-543.99 eta 541 |
DiseasesDB | 885 |
MedlinePlus | 000256 |
eMedicine | 000256 |
MeSH | C06.405.205.099D001064 |
Disease Ontology ID | DOID:8337 |
Ezaugarri nagusiakAldatu
Apendizitisa larrialdiko ebakuntza (apendizektomia) behar duen patologia da. Ebakuntza honetan handituta dagoen apendizea erauzi egiten da. Ebakuntza egin ezean, kaltetutako apendizea apur daiteke peritonitis edo shock septikoa eraginez, ondorio oso larriak dakartzana (hilkortasun tasa handia).
Mundu osoan hedatuta dagoen patologia da, munduko biztanleen %7 inguruk bere bizitzan zehar apendizektomia bat izango duelako [1]
EtiologiaAldatu
Apendizearen argiaren buxadurak sortzen du apendizitisa. Eragileen artean hauek dira ohikoenak:
- Folikulu linfoideen hiperplasia, apendizitis gehienen atzean dagoena. Infekzio baten ondorioz folikulu linfoideak handitzen dira eta apendizearen buxadura sortzen dute. Gogoratu folikulu linfoideak, bestak beste, apendizearen mukosetan daudela eta linfozito asko dituztela.
- Apendikolitoa, hots, hondar fekalek eragindako apendizearen buxadura
- Parasitoak: Nematodo eta zestodo batzuek (Enterobius vermicularis, Ascaris lumbricoides, Taenia...) apendizearen argia okluitu ahal dute.
Sintomak eta diagnostikoaAldatu
Zilbor inguruko mina, eskuineko zokogune edo hobi iliakoan, hasierako sintoma da. Mina, bereziki, toki zehatz batean areagotu egiten da (Mc Burneyren puntuan), eta oso handia izan daiteke
Horrekin batera, jangura eza, goragaleak eta okak ohikoak dira, baita sukar baxua ere.
Diagnostikoa egiteko sendagileak azterketa fisikoa, odol-analisia (leukozitosi eta C proteina erreaktiboaren maila altua erakutsiko duena), ekografia edota eskanerra erabiliko ditu.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Brunicardi, F. (2006). "29. atala: El apéndice". Schartz: Principios de cirugia (8va ed.). McGraw-Hill. ISBN 9789701053737
- ↑ Medline Plus: Apendicitis
Kanpo estekakAldatu
- Joana MENDIBURU: Apendizitisa, larritasun gutxiko mina Zientzia.net