Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Alderdi Demokrata (ingelesez: Democratic Party) Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako bat da. Gehiengoa dauka Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean, baina ez Estatu Batuetako Senatuan.

Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Datuak
Izen laburraD eta Dem
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ideologiamodern liberalism in the United States (en) Itzuli eta sozioliberalismoa
Kokapen politikoazentrismo
Jarduera
KidetzaAliantza Aurrerakoia
Kide kopurua80.097.731 (2017)

Ameriketako Estatu Batuetako Senatua
48 / 100

Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbera
213 / 435
Agintea
LehendakariaJaime Harrison (en) Itzuli
Egoitza nagusi
GazteriaYoung Democrats of America (en) Itzuli
Historia
Sorrera1828ko urtarrilaren 8a
Sortzailea
AurrekoakAlderdi Demokrata-Errepublikarra
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: TheDemocrats TikTok: thedemocrats Edit the value on Wikidata

Estatu Batuetako politikako ezker-eskuin sailkapenean, gaurko egunez Alderdi Demokrata Alderdi Errepublikanoaren ezkerraldean kokatu ohi da, gai ekonomikoen nahiz gizarte gaien aldetik.

Historia aldatu

Alderdi Demokratak XIX. mende hasierako jeffersondar printzipioetan ditu bere sustraiak. 1828ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoa bi hautagai desberdinen artean banatu zen, gobernu motari buruzko ikuspegiak gogor bereizita: alde batetik, Henry Clay; bestetik, Andrew Jackson. Borroka latz horretan, bigarrenak irabazi zuen, egungo Alderdi Demokrataren aitzindari bat. 1834tik aurrera, Jacksonen jarraitzaileak "demokrata" hasi zitzaizkion deitzen beren alderdiari.

1874tik aurrera beren ikurra astoa da (a jackass, 'astapotroa', komiki satirikoetan aurkariek Jacksoni deitu zioten bezala). Alderdi Errepublikanoaren ikurra, aldiz, elefantea da. Alderdiaren kolore bereizgarri gisa urdina erabili ohi da (errepublikanoena, aldiz, gorria).

Kanpo estekak aldatu