Alabama
Alabamako Estatua Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, herrialdeko hegoaldean dagoena. Hhiriburua Montgomery da eta hiri nagusia, Birmingham. Iparraldean Tennesseerekin egiten du muga, Georgiarekin ekialdean, Mexikoko Golkoa eta Floridarekin hegoaldean eta Mississippi estatuarekin mendebaldean. Beste estatuekin alderatuz, Alabamak 30. postuan dago azalerari dagokionez eta 23. postua biztanleriari dagokionez, ia 5 milioi biztanle baititu. Estatuak Alabama ibaiaren izena hartzen du ("loditasunaren garbitzailea" esan nahi du): ibai hark estatu osoa zeharkatzen du, Mobileraino.
Geografia
aldatuAlabama Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dago. 84 kilometroko kosta du eta itsas portu bakarra Mobile da. Estatuaren batez besteko garaiera 150 metrokoa da eta punturik altuena Cheaha mendia da, 734 metrorekin, Apalatxeetan, ipar-ekialdean. Haren azalera Iberiar penintsula osoaren laurdenaren adinakoa da.
Hiri nagusiak
aldatuPostua | Hiria | Biztanleria (2008) |
---|---|---|
1 | Birmingham | 228.798 |
2 | Montgomery | 202.696 |
3 | Mobile | 191.022 |
4 | Huntsville | 176.645 |
5 | Tuscaloosa | 90.221 |
6 | Hoover | 71.020 |
7 | Dothan | 66.505 |
8 | Auburn | 56.088 |
9 | Decatur | 56.068 |
10 | Madison | 38.714 |
Konderriak
aldatuHistoria
aldatuEskualdea Hernando de Soto kolonizatzaile espainiarrak hartu zuen 1540. urtean. Ingelesak jabetu ziren gero (1763-1783) eta berriro espainiarren esku egon ondoan (1783-1813), Estatu bihurtu zen 1819. urtean. Gaur egungo beltzak kotoi soroetan lanean ziharduten esklaboen ondorengoak dira. Biztanleria zuriaren joera arrazistak nabarmendu egin dira betidanik Alabaman eta eskubide zibilen aldeko beltzen manifestazio eta altxamenduak ugari izan dira egun arte.
Biztanleria
aldatuAEBetako Errolda Bulegoaren arabera, 2008ko uztailean, Alabamak 4.661.900 biztanle zituen, hau da, aurreko erroldarekiko % 4,8ko igoera zuen. Azken errolda horren arabera, estatuko biztanleriaren ia % 75 kaukasiarra da eta ia % 25, afroamerikar.
Gobernua
aldatuAlabamako Gobernua 1901ean Alabamako Konstituzioaren ondorioz sortu zen. Konstituzio hori munduko luzeena da, 310.000 hitz baititu: Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa baino 40 aldiz luzeagoa da.
Alabaman agintea hiru botereetan banatzen da: Botere legegilea biganberadun Legebiltzarrak osatzen du: Senatua, 35 kiderekin eta Ordezkarien Etxea, 105 kiderekin. Legebiltzarraren ardura estatu-legeak idaztea, eztabaidatzea, gainbegiratzea edo deuseztea da. Botere betearazlea hainbat pertsonak osatzen dute: haien burua Alabamako Gobernadorea da. Beste kideak Alabamako Fiskal Nagusia eta gobernuko kabineteko partaideak dira. Azkenik, botere judizialalaren aginte gorena Alabamako Epaitegi Gorenari esleitzen zaio.
Alabamar ezagunak
aldatu- Helen Keller (1880-1968), idazlea.
- Jesse Owens (1913-1980), atleta.
- Rosa Parks (1913-2005), ekintzailea.
- Harper Lee (1926-), idazlea.
- John Lewis (1940-2020), ekintzaile eta politikaria.
- Carl Lewis (1961-), atleta.
- Charles Barkley (1963-), saskibaloiko jokalaria.
- Courteney Cox (1964-), aktorea.
- Jimmy Wales (1966-), informatikaria.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Alabama.gov – Webgune ofiziala]
- (Ingelesez) Alabamako Parke Nazionalak
- (Ingelesez) Encyclopedia of Alabama