Moskuko Kremlina
Moskuko Kremlina[1] (errusieraz: Московский Кремль, translit.: Moskovski Kreml) Moskuko tsarren jauregi ohia eta egun Errusiako presidentearen egoitza da. Kremlin, errusieraz, gaztelua edo gotorlekua da; beraz, kremlin bat baino gehiago dago Errusian. Hala ere, eskuarki, errusiera ez beste hizkuntzetan, Moskukoaz ari gara Kremlina aipatzen denean.
Moskuko Kremlina | |
---|---|
Московский Кремль | |
Kremlin and Red Square | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
Koordenatuak | 55°45′06″N 37°37′04″E / 55.751667°N 37.617778°E |
Historia eta erabilera | |
Kremlin drone attack | |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Aristotile Fioravanti (en) Aloisio da Milano (en) Palace of Facets (en) Pietro Antonio Solari (en) |
Azalera | 27,5 ha |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Moskuko Kremlinak eraikin berean lau jauregi, lau katedral, harresia eta haren dorreak hartzen ditu bere baitan. Aldameneko Plaza Gorriarekin batera UNESCOko Gizateriaren Ondarea da[2].
Historia
aldatuAntzina Kreml izenak "hiri baten barneko erdigune harresitua" esan nahi zuen[3]. XI eta XII mendeetan Kutxka izeneko hiri eslaviarraren eremu gotortua izan zen, 1147koa baita Mosku izenaren lehen aipamena. Garai hartan Mosku guztia gaur egungo Kremlinaren heren bat inguru zen eta egurrezko hesi batek inguratzen zuen[4]. 1238 urtean mongolei aurre egin zien, eta hauek gainerako Errusian sarraski ugari egin zituztenez Mosku hiri garrantzitsuena bilakatzen hasi zen[5], XIV mendean herrialdeko hiriburu bihurtu arte.
Mosku hiriburu bihurtzearekin batera Kremlinak ere aldaketa handiak jasan zituen:
- Harri zurizko gotorlekua eraiki zen.
- Gotorlekuaren inguruan 1.600 metrotako perimetrodun harresia eraiki zen gotorlekuaren inguruan. (1339-1340)
- Moskuko Printze familiaren egoitza bihurtu zen[5].
- Kremlin muinoaren hegoaldean hiru katedral eraiki ziren[5] eta erdian Ivan Handiaren kanpandorrea altxatu zen. (1326-1333)
XV mendean Kremlina errusiako kulturaren erdigunea zen dagoeneko. Moskuko Printzerria Moskovia estatua bihurtu zen eta Errusia guztia bateratzea lortu zen. XV eta XVII mendeen artean berriz ere aldaketa handiak izan zituen Kremlinak:
- 2,25 kilometrotako luzera zuen harresi almenatua eraiki zen. Harresiak 19 dorre handi ere bazituen. (1485-1495)[6]
- Dormizioaren katedrala eraiki zen (1475-1479) eta Errusiako katedral nagusia bihurtu zen.
- Deikundearen katedrala (1485-1489)
- Mikel Goiaingeruaren katedrala (1505-1508)
- Tsarren eta printzeen hilerria
1710 urtean sute handi batek Kremlinaren ipar-ekialdeko egurrezko eraikinak suntsitu zituen et 1713an San Petersburgo hiriburu bihurtzean Errege familia hara aldatu zen. 1776 eta 1788 artean Senatuaren jauregia eraiki zen eta 1812an Napoleonen tropek Kremlina okupatu zuten[7]. 1815 eta 1835 artean berrite lan handiak egin ziren eta 1838 eta 1850 artean Kremlingo Jauregi Handia eraiki zen[4].
1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren Mosku herrialdeko hiriburu bihurtu zen berriz. 1946 eta 1958 artean Kremlineko katedral, jauregi eta monumentu ugari berriztu ziren. 1961 urtean Kongresoaren Jauregia eraiki zen. 1955 urtean publikoarentzako ateak ireki zituen.
Arkitektura
aldatuKremlinen barruan dauden eraikin aipagarriak:
-
Hamabi Apostoluen eliza.
-
Ivan Handiaren kanpandorrea.
-
Terem jauregia.
-
Kremlingo armategia.
-
Troitskaia dorrea eta harresiak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Txantiloi:En-Us «Moscow Kremlin Museums: ABOUT THE MUSEUM» www.kreml.ru (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ «Vasmer's Etymological Dictionary : Query result» starling.rinet.ru (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Qué es el Kremlin y cómo comprar las entradas online» Rusalia 2017-10-22 (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
- ↑ Paul, Michael C.. (2004). The Military Revolution in Russia 1550–1682. The Journal of Military History.
- ↑ (Ingelesez) «The Moscow Kremlin | Information for tourists» www.visit-plus.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu