Kubako Krisialdia[1] - AEBtan Kubako misilen krisia (ingelesez: Cuban missile crisis), Kuban Urriko krisialdia (gaztelaniaz: Crisis de octubre) eta Sobietar Batasunean Karibeko krisialdia (errusieraz: Карибский кризис)- 1962ko urriaren 14tik azaroaren 20ra Estatu Batuen eta Sobiet Batasuna nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da. Krisi hau Gerra Hotzeko tentsiogunerik handienetarikoa izan zen.

Kubako Krisialdia
Gerra Hotza
CIAren argazkia: R-12 Dvina misila Moskuko Plaza Gorrian
Data1962ko urriaren 14–28
LekuaKuba, Karibe itsasoa
Koordenatuak23°07′N 82°23′W / 23.12°N 82.39°W / 23.12; -82.39
Emaitza
  • Sobietar Batasunak ez zituen misilak plazaratu Kuban
  • Estatu Batuek ez zituen misilak plazaratu Turkian
  • Estatu Batuek ez zutela Kuba inbadituko akordioa
  • Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko linea telefoniko zuzenaren sorrera
Gudulariak
 Ameriketako Estatu Batuak
 Italia
 Turkia
 Sobietar Batasuna
 Kuba
Buruzagiak


Galerak

Izan ere, 1962an Kubako eta Sobiet Batasuneko gobernuek misil nuklearrak paratu zituzten Kuban. Estatu Batuetako inteligentzia militarrak armak topatu zituenean, AEBetako gobernua ahalegindu zen misilak handik mugiarazten. Tentsioa 1962ko urriaren 27an erpinera iritsi zen (Larunbat Beltza). Urriaren 28an John F. Kennedy AEBetako presidenteak eta U Thant NBEko buruak hitzarmena lortu zuten sobietarrekin ez inbaditzeko itun baten truke.

Kennedyren hitzaldia

aldatu
« Gabon, herrikideak:

Agindutakoa betez, gobernuak gertutik jarraitu ditu sobietarrek Kuban egindako prestaketa militarrak. Azken askotan lortu ditugun froga ukaezinen arabera, hainbat suziri-base eraiki dituzte zapaldutako uharte horretan. Jaurtiketa-leku horiek helburu bakarra dute: botere nuklearra eratzea Mendebaldeko hemisferioko herrialdeen aurka (...).

Base horietako batzuetan, irismen ertaineko misil balistikoak daude, eta buru atomiko bat 2.000 kilometrora garraia dezakete. Hortaz, suziri horietako bakoitza Washingtonera, Panamako kanalera, Cañaveral lurmuturrera, Mexikora edo Estatu Batuetako hego-ekialdeko, Erdialdeko Amerikako edo Karibeko edozein hiritara hel daiteke (...).

Halako erasotzeko egitura bat martxan jartzea eragozteko, koarentena zorrotza ezarriko zaie Kubara doazen eraso-ekipamendu militar guztiei. Kubara doazen itsasontzi guztiak geldiarazi eta itzultzera behartuko ditugu, itsasontzien ikurrina edo jatorria edozein delarik ere. (...)

Hirugarrena: Kubatik Mendebaldeko hemisferioko edozein naziotara misil nuklear bat jaurtitzen bada, Ameriketako Estatu Batuen aurkako sobietarren erasotzat hartuko da, eta Sobietar Batasunaren aurkako errepresalia handiak ekarriko ditu berekin.

»

—Telebistaz emandako Kennedyren hitzaldia, 1962ko urriaren 22an.


Bizikidetza baketsua

aldatu

Krisialdi sakon eta gero, bi superpotentzien arteko giroa baretzen hasi zen pixkanaka-pixkanaka. Hain zuzen ere, hori esan nahi du geroago "bizikidetza baketsua" deitu zitzaion egoerari. Kontzeptu honek, gerra hotzean, 60ko urteetan Sobietar Batasuna eta Estatu Batuen artean tentsioa gutxitzeari egiten dio erreferentzia. Gertaera honek ez zuen bere baitan inolako akordio ideologikorik, baina bai etsaiak ziren bi blokeen artean mantentzeko asmoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.