Dwight David Eisenhower
Dwight David "Ike" Eisenhower (Denison, Texas, 1890eko urriaren 14a - Washington, 1969ko martxoaren 28a) estatubatuar militar eta politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 34. presidentea izan zen 1953–1961 bitartean.
Bizitza
aldatuWest Pointeko militar eskolan ikasketak egin ondoren, karrera militar azkarra egin zuen. Bigarren Mundu Gerran, Aliatuen lehorreratzeak prestatu zituen Europan 1941ean. 1942an Ipar Afrikako lehorreratzea gidatu zuen. 1943an, Tunisiako eta Siziliako borroken ondoren, Europako oste aliatuen buru izendatu zuten, eta hainbat naziotako armadak koordinatu zituen Normandiako lehorreratzean. 1945eko maiatzaren 9an, alemaniarren kapitulazioa onartu zuen Berlinen. Harry Truman Estatu Batuetako lehendakariak NATO erakundeko buru egin zuen 1950ean.
Alderdi Errepublikano zerrendaburua izan zen 1952ko hauteskundeetan, eta presidentetza lortu zuen. 1953-1960 bitarteko urteetan izan zen presidente, Gerra Hotzaren garaian. Haren agintaldian, Koreako Gerraren bukaera eta Sobiet Batasunarekiko etsaigoa konpondu behar izan zituen (Genevako Konferentzia, 1955ean; Nikita Khrustxeven bisitaldia Estatu Batuetara, 1959an). Arma nuklearrei begira jarri zuen defentsa aurrekontua, eta hasiera eman zion espazioko lasterketari. Barne politikari dagokionez, gizarte segurantzako programa hedatu eta autobideen sarea eraiki zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu