Lyndon Baines Johnson

Lyndon Baines Johnson (Stonewall, Texas, 1908ko abuztuaren 27 - Stonewall, 1973ko urtarrilaren 22) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 36. presidentea izan zen 19631969 bitartean. Eskubide zibilen arloan aurrerapauso sendoak eman bazituen ere, Vietnamgo Gerrak ilundu zuen haren agintaldia.

Lyndon Baines Johnson

36. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1963ko azaroaren 22a - 1969ko urtarrilaren 20a
John Fitzgerald Kennedy - Richard Nixon

37. Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteordea

1961eko urtarrilaren 20a - 1963ko azaroaren 22a
Richard Nixon - Hubert Humphrey

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1959ko urtarrilaren 3a - 1961eko urtarrilaren 3a - William A. Blakley (mul) Itzuli
Barrutia: Texas Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1954 United States Senate election in Texas (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1957ko urtarrilaren 3a - 1959ko urtarrilaren 3a
Barrutia: Texas Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1954 United States Senate election in Texas (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1955eko urtarrilaren 3a - 1957ko urtarrilaren 3a
Barrutia: Texas Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1954 United States Senate election in Texas (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1953ko urtarrilaren 3a - 1955eko urtarrilaren 3a
Barrutia: Texas Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1948 United States Senate election in Texas (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1951ko urtarrilaren 3a - 1953ko urtarrilaren 3a
Barrutia: Texas Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1948 United States Senate election in Texas (en) Itzuli

Ameriketako Estatu Batuetako senataria

1949ko urtarrilaren 3a - 1951ko urtarrilaren 3a
W. Lee O'Daniel (en) Itzuli
Barrutia: Texas Class 2 senate seat (en) Itzuli
Hautetsia: 1948 United States Senate election in Texas (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako kidea

1937ko apirilaren 10a - 1949ko urtarrilaren 3a
James P. Buchanan (mul) Itzuli - Homer Thornberry (mul) Itzuli
Barrutia: Texas's 10th congressional district (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLyndon Baines Johnson
JaiotzaStonewall1908ko abuztuaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaKennedy-Warren Apartment Building (en) Itzuli
Etxe Zuria
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaStonewall1973ko urtarrilaren 22a (64 urte)
Hobiratze lekuagrave of Lyndon B. Johnson (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: acute myocardial infarction (en) Itzuli
Familia
AitaSamuel Ealy Johnson
AmaRebekah Baines Johnson
Ezkontidea(k)Lady Bird Johnson  (1934ko azaroaren 17a -  1973ko urtarrilaren 22a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaTexas State University (en) Itzuli 1930)
Georgetown University Law Center (en) Itzuli
Junction School
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, irakaslea, abeltzaina eta estatu-politikaria
Lateralitateaeskuina
Altuera192 zentimetro
Lantokia(k)Washington
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Legion (en) Itzuli
Veterans of Foreign Wars (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gradualieutenant commander (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakVietnamgo Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Salamaua–Lae campaign (en) Itzuli
Invasion of Salamaua–Lae (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Church (Disciples of Christ) (en) Itzuli
Restorationism (en) Itzuli
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0425696 Rottentomatoes: celebrity/lyndon_b_johnson
Musicbrainz: a40998e6-3496-44d5-9032-79e313be07b5 Discogs: 892895 Find a Grave: 550 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1949-1961 bitartean, Texasko senataria izan zen. 1961ean, John F. Kennedyren lehendakaritza garaian, lehendakariorde bilakatu zen. 1963an, Kennedyren hilketaren ostean, presidentetza hartu zuen; Alderdi Demokrataren ildo politikoari jarraiki, Gizarte Handia (ingelesez: The Great Society) izeneko programa abian jarri zuen. 1964an berriro hautatu zuten presidente, horretara Daisy iragarki politiko ezagunak hauspotuta. Aldiz, haren ospea bueltarik gabe amildu zen 1966tik aurrera, alderdi barneko tirabirak zirela-eta.

Eskubide zibilak, osasun eta hezkuntza zerbitzuak, eta pobreziaren kontrako gerra bultzatu zituen; baina ezin izan zuen Gizarte Handia proiektua bururatu, arazo latzei aurre egin behar izan zielako, arrazismoari eta Vietnamgo Gerrari batez ere[1]. Izan ere, Estatu Batuek gerra hartan zuten esku hartzea areagotzearen aldeko joera erakutsi zuen behin eta berriro: 1963an, AEBek 16.000 soldadu zituen Vietnamen, eta 550.000 1968ko hasieran. Horietako 1.000 inguru hiltzen ziren hilean. 1968ko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki zuen.

Gizarte Handia hitzaldia

aldatu
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Lyndon B. Johnson-en hitzaldia
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Guztien oparotasunean eta askatasunean oinarritzen da Gizarte Handia; pobrezia eta arrazakeria desagertzea eskatzen du; erabatekoa izan behar da hori guztia lortzeko gure konpromisoa, eta hasi baino ez gara egin.

Gizarte Handiaren esparruan, ume guztiek aurkituko dituzte beren burua aberasteko eta talentuak hobetzeko ezagutzak. Esparru horretan, eraikitzeko eta gogoetan aritzeko aukeratzat hartzen da aisia; ez aspertu egonezinak sorraraziko dituen iturri beldurgarritzat. Esparru horretan, hiriak ez dira izango oinarrizko premiak asetzeko eta merkataritzaren eskakizunei erantzuteko soilik; edertasuna ere hor bilatuko da eta elkartzeko egarria hor aseko da.

Naturarekiko harremana berritu ahal izango du gizakiak esparru horretan; omenaldia egingo zaio kreazioari bere izaeragatik eta gizakia ulertzen laguntzeagatik. Esparru horretan, beren helburuen kalitatea lehenetsiko dute gizakiek, dituzten ondasunen kantitatearen gainetik.

»

[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak

aldatu