Cochinos badiako inbasioa
Cochinos badiako inbasioa (Kuban Giróngo gudua bezala ezaguna; gaztelaniaz: Invasión de Playa Girón) Kuba inbaditzeko arrakastarik gabeko saioa izan zen, 1961eko apirilean, Fidel Castroren gobernua desagerrarazteko. Inbaditzaileak CIAk entrenaturiko erbesteratu kubatarrek osatzen zituzten, AEBetako armada lagun. Kubako armadak inbaditzaileak hiru egunean garaitu zituen.
Cochinos badiako inbasioa | |||
---|---|---|---|
Gerra Hotzaren zati | |||
![]() Cochinos badiaren kokapena | |||
Data | 1961eko apirilaren 17tik 19ra | ||
Lekua | Cochinos badia, Kuba | ||
Koordenatuak | 22°13′00″N 81°10′00″W / 22.21667°N 81.16667°W22°13′00″N 81°10′00″W / 22.21667°N 81.16667°W | ||
Emaitza | Kubatar iraultzaileen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
AurrekariakAldatu
1959an boterea hartu ondoren, kubatar iraultzaileek azalera handiko lur-jabetzak bereganatzeari ekin zioten, batik bat kanpoko jabeenak. Halaber, Sobiet Batasunarekin lerrokatu zen Castroren gobernua, AEBen kontrako Gerra Hotzean bete-betean sartuta. 1960an AEBek sal-erosketen blokeoa ezarri zuen Kubarekin, eta 1961eko urtarrilean Dwight Eisenhowerren gobernuak eten zuen erlazio diplomatikoa.
1961eko apirilaren 15ean, hegazkin estatubatuarrek Kubako aireportuak bonbardatu zituzten. Ondorioz, kubatar hegazkin gehienak, zibilak zein militarrak, suntsitu zituzten. CIAren asmoa zen 1.400 mertzenarioko armada, berak errekrutatua eta entrenatua, lehorreratzea.
LehorreratzeaAldatu
Apirilaren 17an, goizeko 1:15 inguruan, 2506 brigada Playa Larga eta Playa Girón hondartzetan lehorreratu zen, Cochinos badiako ekialdean, Habanatik 202 kilometrora.
Hasiera batean erresistentzia handirik topatu ez bazuten ere, aurreko eguneko bonbardaketatik suntsitu ez ziren kubatarren 9 hegazkinek Houston eta Río Escondido itsasontziak baliogabetu zituzten, eta horrela, lehorreko indarrendako zen arma hornidura galdu zuten inbaditzaileek.
Emeki-emeki, Kubako tropa erregularrak, zenbait miliziekin batera, bertaratu ziren, erasoari buru egiteko. Apirilaren 18an inbaditzaileek atzera egin behar izan zuten, eta biharamunean, errenditu egin ziren. Munizio eskasiak eta kubatarren nagusitasunak airean markatu zuten inbasioaren patua.
OndorioakAldatu
Garaipenak Fidel Castroren eta iraultza sozialistaren irudia goratu zituen. AEBentzat, ordea, porrota beheramendu lotsagarria izan zen. Inbasioaren nondik norakoa aztertu ondoren, Kennedy presidenteak Robert F. Kennedy anaia jarri zuen Mangosta Operazioaren buru. Asmoa zen sabotaiak eta terrorismoa egitea, irlaren barrenetik altxamendua sor zedin. Bigarren inbasioa beharrezkoa izanez gero, AEBek ez zuten zuzenean parte hartuko.
Inbasioaren ostean, Kuba areago hurbildu zen SESBera. Horren ondorioz, uhartean misil nuklearrak paratzen hasi ziren 1962an. Estatu Batuarrak ohartzean Misilen Krisia deritzon tentsioaldia sortu zen.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz):Gudua hamar minututan azalduta.