Guruin suprarrenalen gaixotasuna, brontze-koloreko larruazala eta astenia eragiten dituena
Addisonen gaixotasunagiltzurrungaineko guruinari egindako kaltearen ondorioz agertzen den gaitza da, guruin horren gutxiegitasuna edo hipofuntzioa eragiten duena. Giltzurrungaineko azala, zehazki, da kaltetuena, kortisol, kortisona eta aldosterona jariatzen dituena. Gaitza pairatzen dutenek, beraz, hiru hormona horien defizit larria dute, gaixotasun horren berezko sintomak eragiten dituena.
zenbait gaitz infekziosoak: tuberkulosia (batez ere) eta -hein txiki batean- meningitisa edo HIESa. Tuberkulosia da zergatirik ohikoena, herri garatuetan geroago aipatuko dugun arrazoi autoimmunea gero eta garrantzi handiagoa hartu arren.
Sarritan adrenolisi autoimmunea beste gaixotasun autoimmune batzuekin batera agertzen da (Hashimotoren tiroditisarekin eta 1. motako diabetes mellitusarekin, esaterako).
Gorputzaren toki desberdinetan gehiegizko pigmentazioa eragiten du gaitz honek. Hori dela eta, garai batean gaixoei Addisonen beltzaranak esaten zitzaien. Hormona esteroide gutxi (kortisol eta kortisona) jariatzen denez, ACTH hormonaren kontzentrazioa igotzen da, hormona honek kortisol eta kortisolaren jariaketa bizkortzen baitu. ACTHaren maila altu horiek dira, hain zuzen ere, hiperpigmentazioa eragiten dutenak.
Gaitzaren beste ohiko sintoma batzuk hauek dira: astenia, ahulezia, hipotentsioa, kalte gastrointestinalak, anemia eta metabolismoaren gorabehera larriak. Nortasun eta portaera-aldaketak ere ohikoak dira.
Tratamenduari dagokionez, falta diren hormonen ordez hormona sintetikoak hartu behar dira (hidrokortisona, adibidez, 20-30 mgr egunero).
Addisonen gaixotasunak, besteak beste, Sabin Aranaren heriotza eragin zuen 1903an, 38 urte zituela, bai eta ustez Jane Austen ingeles idazlearena ere, 41 urte zituela.