Ireki menu nagusia

Bilar

Arabako udalerria
Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilar (argipena)».


Bilar[2] (ofizialki Elvillar / Bilar) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabar Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago eta Laguardiatik 6ra.

Bilar
 Araba, Euskal Herria
Bilar.jpg

Bilarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Arabako Errioxako kuadrilla
Izen ofiziala Elvillar-Bilar.svg Elvillar / Bilar
Alkatea Gerardo Olano Medrano (EAJ)
Posta kodea 01309
INE kodea 01023
Herritarra bilartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 34′ 14″ N, 2° 32′ 42″ W / 42.570555555556°N,2.545°W / 42.570555555556; -2.545Koordenatuak: 42° 34′ 14″ N, 2° 32′ 42″ W / 42.570555555556°N,2.545°W / 42.570555555556; -2.545
Bilar hemen kokatua: Araba
Bilar
Bilar
Bilar (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 17,50 km2
Garaiera 585 metro
Distantzia 48 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 348 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 2)
% 49,58 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,42
Dentsitatea 19,89 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,8
Zahartze tasa[1] % 18,34
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 13,16
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 80 (2011)
Genero desoreka[1] % 11,9 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 6,22 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 21,04 (2010)
Euskararen erabilera % 2,7 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1667. urtea
Webgunea http://www.elvillar.es/

Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean. Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.

GeografiaAldatu

Inguru naturalaAldatu

Galijo eta Uneba errekek zeharkatzen dute udalerria (Ebroren adar dira).

Udalerri mugakideakAldatu

 
Bilar herria eta Lapoblacion mendia
 
La chabola de la Hechicera trikuharria. Atzean, Bilar herria

HistoriaAldatu

1667. urtera arte Guardiaren menpeko herria izan zen Bilar (gazteleraz El Villar de Laguardia esaten ei zioten). Orduan, urtarrilaren 22an, Karlos II.a Espainiakoaren aginduz hiribildu titulua jaso zuen.

Aztarna arkeologikoakAldatu

Baina Bilarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. "Sorginen Txabola" trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez. 1935ean aurkitu zuten. Inguruotan daudenen artean handienetakoa eta ondoen mantentzen denetakoa da.

Handik gertu dago "Abrigo de Los Husos" aztarnategi arkeologikoa. Sekulako garrantzia dauka, lehenengo etxe-abereak eta zerealaren laborantzaren aztarnak ez ezik, oso aspaldi abere-hazkuntza inguru horietan oso errotuta zegoela erakusten duten aurreneko ukuiluak aurkitu baitzituzten bertan.

EkonomiaAldatu

Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Bilarko ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.

DemografiaAldatu

XX. mendearen lehen erdialdean 700 biztanle inguru izatera iritsi bazen ere, 1950eko hamarkadatik 1980kora biztanleen erdia galdu zuen. XXI. mendearen lehen hamarkadan 350 biztanle inguru zituen Bilarrek.

Bilarko biztanleria
 

PolitikaAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Samaniegoko alkatea EAJko Cristóbal Zuñeda da.

Bilarko udalbatza

Alderdia

Samaniegoko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
EAJ
4 / 7
133 (% 55,65)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 7
61 (% 25,52)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 7
35 (% 14,64)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

KulturaAldatu

JaiakAldatu

  • Abuztuaren 15ean eta Abuztuaren 16an, San Roke herriko zaindariaren jaiak. Festa horien bezperan, herritarrek akelarrea egiten dute "Sorginen Txabola" trikuharriaren inguruetan.

Bilartar ezagunakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bilar