Ekora
Ekora[2] (ofizialki Yécora / Iekora) Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 50 bat kilometro hego-ekialdera dago. Herria udalerriaren iparraldean dago.
Ekora | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Ekorako udaletxea eta San Joan Bataiatzailearen eliza | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea | Joana López García (AIZ-ZTI) | ||||||||
Posta kodea |
01322 | ||||||||
INE kodea |
01060 | ||||||||
Herritarra | ekorar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 34′ 04″ N, 2° 28′ 13″ W / 42.5678°N,2.4704°WKoordenatuak: 42° 34′ 04″ N, 2° 28′ 13″ W / 42.5678°N,2.4704°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 18,80 km2 | ||||||||
Garaiera | 694 metro | ||||||||
Distantzia | 49 km Gasteiza | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
270 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 14,47 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,54 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 37,74 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 88,89 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,24 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,57 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 18,28 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 2,0 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Sorrera data | 1669 | ||||||||
Webgunea | http://www.ayuntamientodeyecora.com/ |
IzenaAldatu
Udalerriaren izen ofiziala Yécora/Iekora bada ere, euskal era arautua Ekora da. Badira Euskaltzaindiaren erabaki hori arrazoitzen duten antzinako agiriak, Donemiliaga Kukulan gordeak; izan ere, XI. mendean Equora eta Ecora deiturak jaso ziren.
GeografiaAldatu
Udalerri mugakideakAldatu
- Iparraldean: Lapoblacion (Nafarroa).
- Hegoaldean: Oion.
- Ekialdean: Oion (Gorrebusto) eta Nafarroako Lapoblacion.
- Mendebaldean: Lantziego.
HistoriaAldatu
XI mendearen erdialdera existitzen zen San Miguel de Biurko izeneko ermita. 1057ko abenduaren 7an Peñalengo Antsok Fortuñones Antsori San Miguel de Yécora monastegia eta inguruko lurrak eman zizkion zaldi bat eta bi aztoreren truke[3]. XIII eta XIV mendeen artean Berzijanako Andre Mariaren baseliza eraiki zen, kondairak dioenez Ekorako artzain batek amabirjina aurkitu zuen tokian bertan[4].
1140 urteko agiri batean Eskide izeneko herrixka bat aipatzen da, gaur egungo Ekoraren iparraldean kokaturik zegoena. San Millán de Esquide monastegia izan zen bertan. 1670 urtean izurriak jota bertan behera gelditu zen herria. Gaur egun eremu hark Eskide toponimoa mantendu du[5].
Guardiaren menpeko herrixka bat izan zen 1669ra arte, Karlos II.a Espainiakoak hiri-titulua eman zion arte, alegia.
DemografiaAldatu
Ekorako biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Ekorako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] |
Antonio Ibañez Ayala[3][7] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna |
Eduardo Jalon Lacalle[3] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Juan Antonio Fernandez Armentia | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Jose Maria Jalon Lacalle[3] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Jose Angel Echazarreta Seigido[3] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Jose Angel Echazarreta Seigido[3] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
2003 | 2007 | Alderdi Popularra | |
2007 | 2011 | Alderdi Popularra | |
Iñaki Ibañez Fernandez[8] | 2011 | 2015 | Alderdi Popularra |
Joana Lopez Garcia[6] | 2015 | 2019 | Zukera Talde Independentea (AIZ-ZTI) |
Rafael Fernandez Jalon[9] | 2019 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea[10] |
KulturaAldatu
HizkuntzaAldatu
Gaur egun gaztelania da nagusi. Ekorako euskararen galera, dirudienez, IX. eta XVI. mendeen artean gertatu zen. Hala ere, herriko gazteak (25 urtetik beherakoak) elebidunak dira, tokiko ikastolen (Assa Ikastola, San Bizente Ikastola) lanari esker. Herriko umeen % 73,4 euskarazko ereduan matrikulatuta dago.
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Maiatzean Santo Domingo eguna ospatzen da eta abuztuaren hirugarren asteburuan Berzijanako Andre Mariaren eguna. Bietan ala bietan prozesioa egiten da Berzijanako baselizara. Prozesioari lagunduz zortzi dantzarik eta katximorroak La cadena dantza tradizionala egiten dute[11].
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Joan Bataiatzailearen eliza, estilo gotikoa eta errenazentista uztartzen dituena. XIV. mendeko kanpandorre karratua du[11].
- Berzijanako Andre Mariaren baseliza, XIII-XIV. mende bitartekoa, herrigunetik kilometro batera dagoena. 1984an zaharberritu zuten.
- Iturri zaharra, Erdi Arokoa omen dena.
- Elurtegia, XVII. mendekoa, Elizaren atzeko partean dago.
Ekorar ospetsuakAldatu
- Migel Aiala (1565-1632), Calahorrako apezpikua[12].
- Fidel Fuidio Rodriguez (1880-1936), elizgizona eta arkeologoa.
- Joseba Urquijo Borde (Kinito) (1958-), politikaria. LABeko zuzendaria izan zen 1981ean, eta Herri Batasuneko mahaikidea 1988an. José Amedo komisario ohiaren isilmandataria izatea leporatu zioten[13][14].
- Estibalitz Jalon (1984-), ilustratzailea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Ekora euskal era arautua euskaltzaindiaren webgunean
- ↑ a b c d e f «YÉCORA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) Rutas – Ayuntamiento de Yécora – Iekorako Udala. Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ (Gaztelaniaz) «ESQUIDE - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Intensa búsqueda de un hombre desaparecido en Yécora» El Correo 2011-01-13 Noiz kontsultatua: 2020-03-21.
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus Noiz kontsultatua: 2020-03-30.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 Noiz kontsultatua: 2020-03-17.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d4661aa470b8e961d85e487feff5. (2006-05-10). «Yécora» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
- ↑ «AYALA, Miguel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia: ETA le exigió a "Kinito" una autocrítica para que pudiera ser admitido en el colectivo de presos
- ↑ «Urquijo Borde, Joseba - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-13.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Ekora euskadi.net webgunean[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Ekorako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Ekora Auñamendi entziklopedian