Erregeen Andre Mariaren eliza

eraikitako euskal ondare nabaria Guardian

Erregeen Andre Mariaren eliza (gaztelaniaz: Iglesia de Santa María de los Reyes) Guardiako (Araba) eliza bat da. Herriaren iparraldean kokaturik dago eta hegoaldean dagoen San Joan elizarekin batera hiribildua osatzen du.

Erregeen Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGuardia
Koordenatuak42°33′19″N 2°35′08″W / 42.55528°N 2.58545°W / 42.55528; -2.58545
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaGasteizko elizbarrutia
Ondarea
BICRI-51-0000362
3
Atari polikromatua.

1931n Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen.[1]

Historia aldatu

Eliza XII. mendean eraikitzen hasi zen estilo erromanikoan, baina gaur egun ikusten diren egitura gehienak XIII eta XV mendeen artekoak dira, gotikoak beraz. XIV. mendean eliza hain famatu bihurtu duen ataria eraiki zen. XVI. mendean hiru absidek osatzen zuten atzealdea eraitsi zen eta pizkundeko itxurako sakristia eraiki zen[2].

Erretaula nagusia, XVII. mendekoa, Juan Baskardoren lana da.

Arkitektura aldatu

Hiru habearte dituen eliza da eta atzealde poligonala du, barrutik zirkulo erdia osatzen duena. Kontrahorma handiak ditu ertzetan. Elizaren egitura zaharrenak iparraldeko eta mendebaldeko aurpegietan agertzen diren hainbat elementu dira, hala nola XIII. mendeko ate gotikoa, gaur egun hormatua dagoena, eta erromaniko eta gotikoaren trantsizioan kokatzen diren hainbat leiho. Aurpegi honetan dagoen sarrera neorromaikoa 1954 urteko berriztatze lanetan egindakoa da.

Elizaren aurrean abadearen dorrea dago, gotiko estilokoa. Barruan garai eta jatorri desberdinetako kapitel erromaniko eta gotikoak ikus daitezke.

Hegoaldeko ataria aldatu

Eraikinetik, XIV. mendearen amaieran eginiko harriz osatutako aurrealde gotiko berezia eta XVII. mendeko polikromia nabarmentzen dira. [3]

Atariak dituen ateek eragile klimatikoengandik babestu dute eta oso egoera onean kontserbatu dira polikromia hauek. Pizkundeko naturalismoaren adibide ederrak dira, pertsonaien proportzioak eta mugimenduak oso ongi eginak dude eta aurpegiek sentimenduak transmititzen dituzte. Irudirik aipagarriena Ama Birjinarena da, ataria bera goraipatzekoa eraikia izan baitzen[4]. Besoetan duen Jesus hartxoa oso txikia da Ama Birjinaren handitasun efektua areagotzeko. Inguruan hamabi apostoluak daude, sei albo banatan. Juda Iskariote ez da ageri, haren tokian San Paulo dago. Bakoitzak identifikatzen dituen atributoak ongi bereiziak ditu, San Paulo burusoil, San Andres gurutzearekin, San Bartolome kateaturiko deabruarekin, San Pedro giltzekin, Santiago erromes jantzita...

Bost arkiboltak inguratzen dute ataria. Hiru bakoitiek pertsonen eskulturak dituzte eta tartekoek landareak, batez ere mahatsondoen hostoak eta mordoak. Pertsonen irudiak dauden arkiboltetan honako hauek ikus daitezke:

  • Barnealdekoan: instrumentuak jotzen dituzten aingeruak. Hala nola, lauda, gaita, salterioa, arpa, tronpeta...
  • Erdikoan: Emakume santu eta martiriak, bakoitza bera identifikatzen duen elementu bat ondoan daukala.
  • Kanpoaldekoan: Itun Zaharreko errege eta profetak.

Arkiboltak elkartzen diren tokiaren azpian tinpanoa dago eta bertan Bibliako hainbat pasadizo agertzen dira, Ama Birjina goraipatzen dutenak. Deikundea, Ikustaldia, Errege magoak, Jasokundea...

Eskuinaldeko txoko batean Antso II.a Abarka (Guardiaren fundatzailea) eta bere emaztearen eskultura bana daude.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. www.mcu.es
  2. Guardiako Santa Maria. (Noiz kontsultatua: 2017-09-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Guardiako Udalaren webgunea
  4. Garma, David de la. Santa María de los Reyes, Laguardia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-16).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.