Kripan
Kripan Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabar Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 45 bat kilometro hego-ekialdera dago. Herri bakarrak osatzen du udalerria.
Kripan | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Kripanen ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Luis Agustín Loero Marañón (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 01308 | ||||||||||
INE kodea | 01019 | ||||||||||
Herritarra | kripandar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°35′30″N 2°30′58″W / 42.591666666667°N 2.5161111111111°W42°35′30″N 2°30′58″W / 42.591666666667°N 2.5161111111111°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 12,52 km2 | ||||||||||
Garaiera | 690 metro | ||||||||||
Distantzia | 45 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 176 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 14,94 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 24,05 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 73,17 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,26 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 10,61 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 3,51 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 17,62 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 4.89 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1669 | ||||||||||
Webgunea | http://www.kripan.net/ |
IzenaAldatu
Idatzizko aipamen zaharrenetan, XI. mendeko Donemiliaga Kukulako Kartularioan, herriaren izena Quirpán formarekin ageri da.[4]
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Hiribildua Toloñoko mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, San Tirso mendiaren oinean dagoen muino batean, itsas mailatik 690 bat metro gorago. Udalerria Ebro ibaiaren adar batzuek zeharkatzen dute: besteak beste, Pilas, Karralegi eta Karraladera errekek.
Udalerri mugakideakAldatu
Erlojuaren noranzkoan, mugakide hauek ditu:
- Iparraldean: Bernedo.
- Ekialdean: Lapoblación (Nafarroa Garaia).
- Hegoaldean: Lantziego.
- Mendebaldean: Elvillar eta Guardia.
HistoriaAldatu
Kripango inguruetan zenbait aztarnategi aurkitu dira, hala nola Los Husosko leizekoa eta Los Llanosko trikuharria, antzinako giza agerpena —Neolito garaikoa— agerian uzten dutenak.
Herriaren lehen aipamen idatzia 1088koa dugu, Donemiliaga Kukulako Kartularioan aipatu baitzuten, Quirpán formarekin.[4]
Kripan Guardiaren menpeko herria izan zen, harik eta 1669an Karlos II.a Espainiakoak hiri titulua eman zion arte.
DemografiaAldatu
Kripango biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
2019ko udal hauteskundeakAldatu
2019ko udal hauteskundeetan, udalerrian hiru zerrenda aurkeztu ziren: Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra eta Alderdi Popularra. Abstentzioa % 22,97 izan zen; boto zuriak, hiru; eta boto baliogabeak, lau. Hauek izan ziren emaitzak:[5]
- Eusko Alderdi Jeltzalea: 80 boto (5 zinegotzi)
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 16 boto (zinegotzirik ez)
- Alderdi Popularra: 8 boto (zinegotzirik ez)
Hartara, Euzko Alderdi Jeltzaleak eskuratu zituen udalbatzako zinegotzi guztiak.
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Kripango azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Ruben Fernandez Calleja[6][7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Luis Agustin Loero Marañon | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Joseba Fernandez Calleja[6][8] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Joseba Fernandez Calleja[9][10] | 2019 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea[11] |
GarraioaAldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
KulturaAldatu
JaiakAldatu
- Herriko jaiak irailaren 8an ospatzen dira, Andre Mariaren Jaiokundearen omenez. Mahats-biltzearen garaiarekin bat etorri ohi dira. La Montorta izeneko pertsonaia jeisten da jaiei hasiera emateko. Baserritar jantzitako emakumezkoa da[12].
- Maiatzaren 15ean, erromeria egin ohi da herriko zaindaria den San Tirsoren omenez. Santuaren ermita Toloñoko mendilerroan dago, harkaitzean zulatuta.
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Juan Bautista eliza: XVII. mendean eraikitzen hasia, 1788ko irailaren 6an inauguratu zuten.
- Santa Maria eliza: XII. mendeko aurrealde erromanikoa.
- San Martin baseliza.
- San Sebastian baseliza.
- "Los Llanos" trikuharria.
- "Abrigo de Los Husos" aztarnategi arkeologikoa.
Kripandar ospetsuakAldatu
- Manuel Lopez Marañon, XVIII. mendeko Kripango apaiza[13].
- Zoilo Calleja (1940-), apaiza eta antropologiako irakaslea. Arabako Arte Sakratuko museoaren arduraduna da[14].
- Pepe Viyuela (1963-) umoregilea Logroñokoa da baina amona kripandarra zuen eta horregatik mahatsbiltze festan pregoilaria izan zen[15].
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Kripan: Historia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ «Udal hauteskundeak 2019 - Kripan - Alea.eus» alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Joseba Fernández Calleja elegido presidente de la Cuadrilla de Laguardia-Rioja Alavesa» EAJko Arabako Batzarkide Taldea 2015-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) interaktiba.com. (2019-10-15). «Joseba Fernández Calleja: "No me veo político, sino persona de pueblo"» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martínez, Juantxu. «La Montorna preside Kripan» arabakoerrioxa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ «LÓPEZ MARAÑÓN, Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zoilo Calleja El Correo egunkarian
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pepe Viyuela, en la Fiesta de la Vendimia» La Rioja 2008-08-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Kripan», Auñamendi Eusko Entziklopedia.