Arabako Erregional Preferentea
Arabako Erregional Preferentea (2021etik aurrera Arabako Ohorezko Erregionala) Espainiako futbol liga sistemako seigarren maila da, Araban jokatzen dena. 1987an eratu zen, aurretik talde arabarrek gipuzkoarrekin batera jokatzen zuten. 2021ean izandako berrantolaketaren ondorioz bosgarren maila izatetik seigarren maila izatera pasa zen.
Arabako Ohorezko Erregionala | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1987-88 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 18 |
Maila | 6 |
Igoera | Hirugarren maila RFEF |
Jeitsiera | Lehenengo Erregionala |
Garaipen gehien | ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.lfp.es |
Egitura Aldatu
2020-21 denboraldian aurrera bi multzo osatzen dira lehenengo fasea jokatzeko. Ondoren multzo bakoitzeko sei onenek igoera fasea jokatzen dute eta gainerakoek mantentze-fasea. Txapelduna Hirugarren maila RFEF-ra igotzen da eta bigarrenak play-offak jokatzen ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako bigarrenekin. Azkenengo biak berriz Arabako Lehenengo Erregionalera jeisten dira. Kopuru hauek aldagarriak dira, hirugarren mailatik talde arabarrak jeisten diren edo ez ikusi ondoren.
2022-23an multzo bakarra egin zen.
Palmaresa Aldatu
- ¹ 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
Garaipenak Aldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Gasteizko Aurrera (A eta B) | 10 | 1988, 1990, 1993, 1995, 1999, 2010, 2012, 2014, 2017, 2022 |
San Ignacio | 5 | 1997, 2002, 2006, 2008, 2018 |
Deportivo Alavés (B eta C) | 5 | 1989, 1994, 2000, 2011, 2023 |
Amurrio | 4 | 1992, 2013, 2016, 2021 |
Laudio | 2 | 1996, 2003 |
Salvatierra | 2 | 2005, 2009 |
CD Vitoria | 2 | 2007, 2015 |
Abetxuko | 1 | 1991 |
Alegria | 1 | 1998 |
Salleko Lagunak | 1 | 2001 |
Bruno Villarreal | 1 | 2004 |
Ariznabarra | 1 | 2019 |
Urgatzi | 1 | 2020 |