Henrike Knörr
euskal idazlea
Henrike Knörr Borràs (Tarragona, Katalunia, 1947ko martxoaren 2a - Gasteiz, Araba, 2008ko apirilaren 30a) euskal hizkuntzalaria eta idazlea izan zen, Gorka Knörr abeslari eta politikariaren anaia.
Henrike Knörr | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1977ko otsailaren 26a - 2008ko apirilaren 30a ← Antonio Arrue - Patxi Uribarren → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Henrike Knörr Borràs | ||
Jaiotza | Tarragona, 1947ko martxoaren 2a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a (61 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia Euskal Herriko Unibertsitatea doktoretza : euskara | ||
Hizkuntzak | katalana euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta hizkuntzalaria | ||
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia | ||
![]() ![]() |
Gasteizko Ramiro de Maeztu institutuan, gaur egun Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua[1], frantses irakasle ibili zen.[2]
EHUko katedraduna eta euskaltzain oso izan zen 1977tik hil arte, Euskaltzaindiko Iker saileko buru izanik 2004tik aitzina. Onomastikan eta toponimian bereziki aditua zen, Onomasticon Vasconiae izeneko bilduman hainbat argitalpen bildu baitzituen.[3] Euskaltzaindian idazkari eta buruorde ere aritu zen.
LanakAldatu
SaiakeraAldatu
- Gasteiz (1976, Gordailu)
- Arabako euskararen lekukoak. Ikerketak eta testuak (1998, Eusko Legebiltzarra). Koldo Zuazorekin batera egindako ikerketa. ISBN-10: 8487122736; ISBN-13: 9788487122736
BiografiaAldatu
- Jose Paulo Ulibarri (1975, Gordailu)
ErreferentziakAldatu
- ↑ «IBD Ramiro de Maeztu» ibdramirodemaeztu-gasteiz.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Semeen torturak aurpegiratu zizkion apaiz bati Gorka Knorren amak 1975ean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Joseba LAKARRA: «Adiós a un lingüista», El País, 2008-06-24.
Kanpo estekakAldatu
- Henrike Knorren webgune pertsonala
- Knörr, Garikoitz (2009): Henrike Knörr Borràs, 1947-2008. Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
- «Henrike Knörr», Literaturaren Zubitegia.
- Euskaltzaindia: «Henrike Knörr 1947-2008»
- (Gaztelaniaz) Henrike Knörr: «La lengua vasca en el mundo», Centro Virtual Cervantes.