San Joan eliza (Guardia)

eraikitako euskal ondare nabaria Guardian

San Joan Bataiatzailearen eliza Guardiako (Araba) eliza bat da, herrialdearen hegoaldean kokaturik dagoena eta iparraldean dagoen Erregeen Andre Mariaren elizarekin batera hiribildua eratzen duena. Azken urteotan Arabako Foru Aldundiak ataria berrizteko lanak egin ditu[1].

San Joan eliza (Guardia)
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGuardia
Koordenatuak42°33′10″N 2°35′03″W / 42.5527°N 2.58426°W / 42.5527; -2.58426
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
BICRI-51-0005103
2

Historia aldatu

Eliza-gotorleku gisa eraiki zen. Hegoaldeko ataria, "aitonena" ezizenaz ezagutzen dena, izan zen eraikitzen lehena. XII. mendea eta XIII.aren artean egin zen eta eragin frantses nabaria dauka. Zutabeak landare, animaliz eta Bibliako pasadizoez apaindurik dago. Erromaniko eta gotiko estiloak nahasten ditu. Aurretik eskultura gehiago izan bazituen ere gaur egun bi baino ez dira gelditzxen, Amabirjinarena eta goiaingeruarena, Deikundearen eszena interpretatzen.

Gaur egungo elizaren gehiengoa ordea XIII eta XIV mendeen artean eraikiz en. XVI.mendean hainbat aldaketa egin zitzaizkion eta jadanik gotorleku izaera galdu zuen. Dorrea ere gaztelua izan zena kanpandorre bihurtu zen eta honetaz gain Pilar kapera neoklasikoa gehitu zitzaion[2]. Kapera hau gehitzeak jatorrizko mendebaldeko ataria suntsitzea ekarri zuen. Honetaz gain hainbat leiho estali zituen eta argi puntu berriak lortzeko absidezko bobeden ordez kupula erdiesferiko bat ezarri zen, gainean leihoak zituen linterna bat eraikiz[3].

Arkitektura aldatu

Oinplanoak gurutze latindar itxura du eta kruzero bat eta hiru abside ditu. Hormetan leiho gotikoak eta errosetoiak daude.

Museoa aldatu

Elizako garai bateko sakristia, liturgia-objektuen museoa da gaur egun.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Araba-Eus - Laguardiako eliza. (Noiz kontsultatua: 2017-09-14).
  2. «San Joan Bataiatzailearen eliza (Laguardia)» turismo.euskadi.eus.
  3. Garma, David de la. Laguardia. Álava. (Noiz kontsultatua: 2017-09-14).

Kanpo estekak aldatu