Frantsesezko literatura

Frantziako literatura» orritik birbideratua)

Literatura frantsesa edo frantsesezko literatura hizkuntza hartaz egindakoa da. Frantzia, Belgika eta Suitzako idazleak hartzen ditugu barne, baina baita beste hainbat herrialdetan jaiotako egileak ere, beti ere frantsesez idazten dutenak.

XIX. mendeko idazle famatuak. Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: Germaine de Staël, Fr.-R. de Chateaubriand, Alfred de Vigny, Alfred de Musset eta Alphonse de Lamartine; Honoré de Balzac, Stendhal, George Sand, Gérard de Nerval eta Alexandre Dumas; Charles Baudelaire, Gustave Flaubert, Victor Hugo, Jules Verne eta Jules Vallès; Arthur Rimbaud, Paul Verlaine, Alphonse Daudet, Guy de Maupassant eta Émile Zola.

Mundu mailan oso ezagunak diren egileak eman ditu hizkuntza honek, esate baterako Victor Hugo, Alexandre Dumas, Jules Verne, Georges Simenon, Simone Beauvoir eta Marguerite Duras.

2019 arte frantsesezko 14 idazlek lortu dute Literaturako Nobel Saria.

Historia aldatu

 
Très Riches Heures du duc de Berry (1412–1416).

Antzinako frantseseko lehenengo idatzia Estrasburgoko Zinagitearen erromantzezko bertsioa da (842). XII. mendean historia kronikak idatzi ziren batez ere; egitandien kantak, horietako zaharrena Chanson de Roland (1100), Ingalaterrako eskuizkribu batetik kopiatua. XIII. mendean frantses literatura lan garrantzitsuenak, normandiarren konkistaren ondorioz, Ingalaterran egin ziren, baina XIV. menderako Frantzian idatzi ziren berriro.

Ahozko literatura bidezko epikak Erdi Aro osoan aurrera egin zuen (Roman de la rose). Antzerki zaharrenak liturgikoak izan ziren, eta lan horiez gainera, fabulak ere ugari idatzi ziren mende berean. XVI. mendea aberatsenetakoa izan zen literatura emaitzetan: Errenazimentu garaikoak dira F. Rabelais, P. de Ronsard eta M. de Montaigne. Antzerkian eta poesian Italiatik etorri ziren aldaketak eta berrikuntzak, eta prosan teologia, politika eta zientzia gaiak erabili ziren. F. de Malherbe, XVII. mendeko poeta eta teoriagile garrantzizkoa izan zen, eta hizkuntzaren dotoretasunaz arduratu zen. R. Descartes eta B. Pascal hitz lauzko saioengatik eta filosofia lanengatik dira ezagunak. Antzerkian, P. Corneille eta J. Racine Frantziako tragedia klasikoaren idazle nagusiak dira, eta Molièrek arrakasta handiko komediak idatzi zituen.

Marie de La Fayettek lehenengo eleberria idatzi zuen, La Princesse de Clèves (1672). XVIII. mendean klasikotasuna alde batera utzi zuten aldaketa handiak izan ziren: Voltaireren tragediak, P. Beaumarchaisen komediak, eta poesia eta eleberri ugari, baina garai hartako literaturaren ezaugarri nabarmenena pentsamendu errazionalaren eragina izan zen (Voltaireren Filosofia eskutitzak, eta Dideroten entziklopedia lanak).

Frantziako Iraultzak hala ere ez zituen literatura lanetarako aukera onak eskaini, eta idazleek ezkutuan idatzi zuten zenbaitetan (F.R. de Chateaubriand). Monarkia berriz indarrean jarri zenean askatasun handiagoa izan zuten idazleek; frantses erromantizismoaren garaia izan zen: poesian aipatzekoak dira A. de Lamartine, A. de Vigny, Victor Hugo, eta A. de Musset. Eleberriak ere gora egin zuen (Balzac, La Comédie humaine; Stendhalen eleberriak).

Erromantizismoaren ondoren parnasianismoaren garaia iritsi zen, eta teknika zehatzagoak erabiltzen hasi ziren (T. de Gautier, poesian). XIX. mendean errealismoa nagusitu zen, eta Emile Zolak naturalismoa sortu zuen (Guy de Maupassanten kontakizun laburrak ere eskola horretakoak ziren). Poesian, Baudelairek sinbolismoari bidea zabaldu zion (S. Mallarmé ere talde bereko poeta zen), eta A. Rimbaud poesia modernoaren aitzindaria izan zen. XX. mendeko eleberri garrantzitsuenak M. Prousten A la recherche du temps perdu (1914-1927), eta A. Gideren Les faux-Monnayeurs izan dira, besteren artean. Baina eleberriaren garai emankorrena 1940. urteaz geroztikoa da: S. de Beauvoir, A. Camus, eta J.P. Sartre. Antzerki lanetan: S. Becketten berrikuntzak, J. Geneten antzerki antisoziala eta antinaturalista, eta E. Ionescoren antzerki “garbia” dira nabarmentzekoak.

Idazle klasikoak aldatu

 
La Fontaine.

XVII. mendea aldatu

XVIII. mendea aldatu

XIX. mendea aldatu

 
Romain Rolland.

XX. mendea aldatu

 
Marcel Proust.

Idazle garaikideak aldatu

 
Simone de Beauvoir.

Nobel Saridunak aldatu

Sully Prudhomme (lehenengoa munduko saridun guztien zerrendan), Maurice Maeterlinck, Romain Rolland, Anatole France, Henri Bergson, Roger Martin du Gard, André Gide, François Mauriac, Albert Camus, Saint-John Perse, Jean-Paul Sartre eta Claude Simon.

Azken frantzesesezko Nobel saridunen artean Jean-Marie Gustave Le Clezio dugu 2008an eta Patrick Modiano bestela 2014an.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu