Henri Bergson

filosofo frantziarra

Henri Bergson (Paris, 1859ko urriaren 18a - Paris, 1941eko urtarrilaren 4a) frantziar filosofoa izan zen.

Henri Bergson
Henri Bergson 02.jpg
International Committee on Intellectual Cooperation (en) Itzuli buruzagi

1922 - 1925 - Hendrik Lorentz
13. seat 7 of the Académie française (en) Itzuli

1914ko otsailaren 12a - 1941eko urtarrilaren 3a
Émile Ollivier - Édouard Le Roy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1859ko urriaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1941eko urtarrilaren 4a (81 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Garches (en) Itzuli
Heriotza modua: bronkitisa
Familia
AitaMichał Bergson
Ezkontidea(k)Louise Neuberger (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
École normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Émile Boutroux
Félix Ravaisson-Mollien (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, katedraduna, soziologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Q3268642 Itzuli
Collège de France  (1900 -  1904)
Jasotako sariak
InfluentziakZenon Eleakoa, Platon, Aristoteles, Plotino, René Descartes, Baruch Spinoza, Gottfried Wilhelm Leibniz, George Berkeley, David Hume, Immanuel Kant, Claude Bernard, Jules Lachelier (en) Itzuli, Félix Ravaisson-Mollien (en) Itzuli, Herbert Spencer, Charles Darwin, Albert Einstein, Blaise Pascal, Søren Kierkegaard, Arthur Schopenhauer, Georg Simmel eta Gottlob Frege
KidetzaFrantses Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Linzeen Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
MugimenduaFilosofia kontinentala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Musicbrainz: 2fc88afe-15b0-4a02-837a-19a58de1b68d Discogs: 5528306 Find a Grave: 12283 Edit the value on Wikidata
Signature of Henri Bergson.svg

BiografiaAldatu

Poloniako judua zuen aita, eta ama Irlandakoa. Londresen bizi izan zen bederatzi urte bete arte, eta gero Parisen kokatu zen. Hainbat institututan irakatsi ondoren, Collège de France delakoan filosofiako katedradun egon zen (1904-1914). Filosofia-lan ugari utzi du, horien artean: Essai sur les données immédiates de la conscience (1889), doktoretza-tesia; Matière et Mémoire (1896); Le Rire (1900); L´Évolution créatrice (1907); L´Énergie Spirituelle (1919); Durée et Simultanéité (1922); Les Deux Sources de la morale et de la réligion (1932); La Pensée et le Mouvant (1934). Intelektualismo formalistaren kontrakoa zen; Kant eta neokantismoa ez zituen onartzen. Positibismo zientifiko eta materialista ukatuz, Bergsonen filosofia espiritualista eta bitalistak kontzientziaren datuak hartzen ditu oinarritzat. Intuizioak iraute hutsarekin jartzen gaitu ados (eta ez bizitza praktikoa egituratzen den denbora eta espazio kuantitatiboarekin), eta bizitzaren eta izpirituaren mugimendu libre eta sortzailearekin batzen gaitu. Esperientziaren fenomenologia, kontzientziaren psikologia, filosofia horrek pentsatzeko eta hautemateko ohiko molde batzuk alde batera utz ditzan eskatzen dio adimenari. Bergsonen filosofiak arrakasta lortu zuen Bigarren Mundu Gerra aurretik, eta idazle eta filosofo anitzek izan zuten haren eragina, Charles Péguyk eta Marcel Proustek, adibidez. Académie Françaiseko kidea izan zen. 1927an Literaturako Nobel Saria eman zioten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu