Maurice de Bevere edo "Morris" ezizenez ezagunagoa (Kortrijk, Flandria, 1923ko abenduaren 1a - 2001eko uztailaren 16a) komiki marrazkilari belgikarra izan zen.

Morris
Morris - Maurice De Bevere.jpg
Bizitza
Izen osoa Maurice De Bevere
Jaiotza Kortrijk1923ko abenduaren 1a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Brusela2001eko uztailaren 16a (77 urte)
Heriotza modua istripua: erorikoa
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak komikigilea, gidoilaria, zinema zuzendaria, marrazkilaria eta ilustratzailea
Enplegatzailea(k) Dupuis
Lan nabarmenak Lucky Luke
Jasotako sariak
Mugimendua Marcinelle school (en) Itzuli
ligne claire (en) Itzuli
Izengoitia(k) Morris

IMDB: nm0606328 Allocine: 504
Discogs: 1754721 Edit the value on Wikidata
Morris signature.png

"Lucky Luke" pertsonaia ezagunaren sortzailea dugu.

Istripuzko eroriko baten ondorioz hil zen.

BizitzaAldatu

Belgikako Kortrijk herrian jaioa, Morris, "Compagnie Belge d'Actualités animation studios (CBA)"n hasi zen marrazten. Hauek, sortu berriak ziren estudioak ziren. Bertan Peyo eta André Franquinekin egin zuen topo. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, estudio hauek itxi egin behar izan zuten. Morris, orduan, "Het Laatste Nieuws" egunkari flandriarrarentzat lanean hasi zen, marrazkigile bezala. Baita Dupuisen "Le Moustique" astekariarentzat ere. Azken honentzat, 250 azal eta beste hainbat marrazki egin zituen, zine izarren karikaturak, batipat.

Lucky LukeAldatu

Morrisek bere pertsonaiarik ospetsuena, Lucky Luke, 1946. urtean asmatu zuen. 1955etik aurrera, pertsonaia honi buruzko komikiak egiteko, René Goscinny komiki gidoilari frantziarraren laguntza izan zuen. Eta Goscinny bera izan zen Lucky Luken komikien gidoilaria, 1977. urtean hil zen arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morris