Greziarrak (grezieraz: Έλληνες, ˈelines ahoskatua) Grezian, Zipren, Anatolian eta beste eskualdetan jatorria duen talde etnikoa da. Diaspora zabala ere badute, mundu osoan komunitateak dituena.[1]

Greziarrak
Έλληνες
Greeks25-3.svg
Biztanleak guztira
14–17 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

Hizkuntza
Greziera
Erlijioa
Greziar ortodoxia
Zerikusia duten beste giza taldeak

Greziar koloniak eta komunitateak historikoki Mediterraneoko bazter gehienetara zabaldu dira, greziarrak Egeo itsasoaren inguruan izanik. Greziera Brontze Arotik aurrera hitz egiten dute.[2] XX. mendearen hasierara arte, greziarrak greziar penintsulan, Asia Txikiko mendebaldeko kostaldean, Ponton, Egipton, Zipren eta Konstantinoplan bizi ziren (hau da, Bizantziar Inperioaren eremua).[3] Hala ere, Greziar-turkiar gerraren ondorioz, biztanleria-mugimendu handiak izan ziren eta greziar gehienak Grezian eta Zipren gelditu ziren.

Egungo greziar gehienak Greziako Eliza Ortodoxoaren kideak dira. Greziarren eragina nabarmena izan da mendebaldeko kulturan.

ErreferentziakAldatu

  1. Roberts, J.M.. (2004). The New Penguin History of the World. Penguin, 171–172, 222 or. ISBN 978-0-14-103042-5..
  2. The Greeks. in: Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Inc..
  3. Beaton, R.. (1996). The Medieval Greek Romance. Routledge, 1–25 or. ISBN 0-415-12032-2..

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.