Teruelgo probintzia
Teruel Espainiako probintzia bat da. Aragoiko autonomia erkidegoan kokatuta dago. 2006. urtean, probintziak 142.160 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Teruel hiria da.
Teruel | |||
---|---|---|---|
Aragoi | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | Aragoi | ||
Hiriburua | Teruel | ||
ISO 3166-2 | ES-TE | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 3 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
40°40′N 0°40′W / 40.67°N 0.67°W | |||
![]() | |||
Azalera | 14.804 km² Espainiaren % 2,93 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 146.324 biztanle (2008) Espainiaren % 0,31 | ||
Dentsitatea | 9,88 bizt/km² | ||
Herritarra | Terueldar | ||
www.dpteruel.es |
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Zaragozako probintzia, ipar-ekialdean Tarragona, ekialdean Castelló, hegoaldean Valentzia eta Cuenca eta mendebaldean Guadalajara.
Hiriburuaz gain, hiri nagusienak hauek dira: Alcañiz, Andorra, Utrillas, Cella eta Calanda.
Geografia aldatu
Bi lurralde bereiz daitezke orografiari dagokionez: ipar-ekialdea laua da, Ebro ibaiaren haranak osatua, eta gailur handi samarrek (Cucalon, Sant Just, Palomera) bereizten dute gainerakotik. Hegoalderago Teruelgo goi-ordokia hedatzen da Iberiar sistemaren barnean. Han jaiotzen dira Tajo eta Cabriel ibaiak.
Udalerriak aldatu
Zbk. | Udalerria | Biztnleria (2008) |
---|---|---|
1 | Teruel | 35.037 |
2 | Alcañiz | 16.233 |
3 | Andorra | 8.290 |
4 | Calamocha | 4.752 |
5 | Calanda | 3.825 |
6 | Alcorisa | 3.692 |
7 | Utrillas | 3.353 |
8 | Cella | 3.122 |
9 | Monreal del Campo | 2.766 |
10 | Valderrobres | 2.242 |
Eskualdeak aldatu
- Martin Beherea (Albalate del Arzobispo).
- Jiloca (Calamocha, Monreal del Campo).
- Meeatze-Haranak (Utrillas).
- Andorra-Sierra de Arcos (Andorra).
- Aragoi Beherea (Alcañiz, Calanda, Alcorisa).
- Teruelgo Eskualdea (Teruel, Cella).
- Maestrazgo (Castellote, Cantavieja).
- Albarracín Mendilerroa (Albarracín).
- Gudar-Javalambre (Mora de Rubielos).
- Matarraña (Valderrobres).
Historia aldatu
Espainiako Gerra Zibilean, Teruelgo gudua izan zen 1937ko abenduaren 15etik 1938ko otsailaren 20 arte. Errepublikarrak garaituta, Francoren tropak Kataluniarantz abiatu ziren.
Ondarea aldatu
Mudejar artea aldatu
Teruel hiriko mudejar multzoa Gizateriaren ondaretzat izendatu zuten 1986an (San Pedro, Salvador, San Martín eta Katedralaren dorreak).
Prozesioak aldatu
Aste Santuan, "Ruta del tambor y el bombo" antolatzen dute Aragoi Beherean, eta 2018an Gizateriaren ondarea da. Probintzian zehar ospatzen dute 9 udalerritan: Albalate del Arzobispo, Alcañiz, Alcorisa, Andorra, Calanda, Híjar, La Puebla de Híjar, Samper de Calanda eta Urrea de Gaén-en.
Ekonomia aldatu
Laborantza (laboreak, mahatsa, fruitu arbolak, azukre erremolatxa). Burdina eta lignito hobiak.
Pertsonaia ezagunak aldatu
- Jerónimo Martínez de Ripalda (1536-1618), josulaguna.
- Luis Buñuel (1900–1983), zinemagilea.
- Pedro Laín Entralgo (1908-2001), mediku humanista.
- Francisco Peralta (1911-2006), Gasteizko gotzaina.
- Tomás Aragüés Bernad (1935-), musikagilea.
- Carmen Valero (1955-), atleta.
- Javier Sierra (1971-), idazle esoterikoa.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.