Idiofono
Hornbostel-Sachs-en sailkapenaren arabera, idiofonoa berezko soinua duen musika-tresna da, bere gorputza gai erresonatzaile gisa erabiltzen duelako. Idiofonoak perkusio-instrumentuak dira. Soinua, batez ere, gorputzaren beraren bibrazioagatik sortzen du, sokarik, mintzik eta aire-zutaberik erabili gabe. Bere gorputza, zurezkoa, metalezkoa edo harrizkoa, gogorra baina ozena da, dardara mugimendu bat mantentzeko adinako elastikotasunarekin.[1][2]

Idiofonoen familia instrumentu ugarik osatzen dute: kanpaiak, kriskitinak, almirezeak, xilofonoak, platertxoak eta gongak. Soinua sortzeko mintzik erabiltzen ez duten perkusio-instrumentu gehienak idiofonoak dira, eta mintza erabiltzen dutenak, berriz, mintzafonoak. Termino horiek «perkusio-instrumenturik» orokor eta zehaztugabeena ordezkatzen dute, terminologia zehatzagoa erabili behar denean.[2]
Tipologia
aldatuIdiofonoak honela sailka daitezke: soinua egiteko moduaren arabera, soinua ateratzeko mugimenduaren arabera, instrumentuan duten eraginaren arabera eta osagaien arabera.[1]
Sailkapena
aldatuBibrazioa sortzeko moduagatik, honela sailka daitezke:
- Kolpakatutakoak
- Elkartalkatuak
- Kaskainetak edo Kriskitinak
- Hazi eskumuturrekoak
- Txindatak
- Teila puskak
- Zotz edo mazotxoekin jotakoak
- Kanpaia
- Xilofonoa
- Triangelua
- Gonga
- Trinidad eta Tobagoko danbor metalikoak
- Txalaparta
- Kirikoketa
- Anis botila
- Erdiastinduak
- Elkartalkatuak
- Ez kolpakatutakoak
- Punteatuak
- Igurtzitakoak
Kanpo estekak
aldatu- ↑ a b «Mapa de los instrumentos musicales de uso popular en el Perú:» El Charango (Hollitzer Verlag): 305–314. 2018-12-18 ISBN 978-3-99012-514-4. (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ a b (Ingelesez) «Encyclopedia Britannica | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-05-19).