Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 9° 27′ 16″ S, 139° 23′ 20″ W / 9.45444°S,139.38889°W / -9.45444; -139.38889

Markesak

HivaOa BaieDesTraitres 20061110.jpg


Hiva Oa
Bertako izena Îles Marquises /Te Fenua ‘Enata/Te Henua Kenana
Geografia
Kokapena Ozeano Barea
Uhartedia Polinesia
Uharteak denera 15
Uharte nagusiak Nuku Hiva, Ua Pu, Ua Huka, Hiva Oa, Fatu Hiva
Azalera 1049.3 km²
Punturik garaiena Mont Oave (Ua Pu)
Politika
Herrialdea Frantzia
Itsasoz haraindiko kolektibitatea Polinesia Frantsesa
Hiriburua Taiohae
Gizartea
Biztanleria 9264[1]
Dentsitatea 2012

Markesak[2] (frantsesez: Îles Marquises edo Archipel des Marquises edo Marquises; markeseraz: Te Henua (K)enana iparraldeko dialektoan eta Fenua `Enata hegoaldekoan) Polinesia Frantsesaren eskumeneko uhartedia da, Ozeanian, Ozeano Barearen hego-ekialdean dagoena. 1049,3 km²ko eremua du eta 2012an 9.264 biztanle zituen[1]. Hiriburua Taiohae da.

HistoriaAldatu

Álvaro de Mendaña de Neira espainiarra 1595ean iritsi zen. Hark Islas Marquesas de Mendoza izena jarri zion artxipelagoari, Peruko erregeorde García Hurtado de Mendoza y Manríquez, Cañeteko markesaren omenez. 1842an frantziarrek eskuratu zituzten.

GeografiaAldatu

Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera lerrokaturik dauden 15 uharte inguruk osatzen dute uhartedia. Hiva Oa da zabalena (35 km) eta Nuku Hiva izenekoa da oparoena. Uharteetan gailur garai asko da, 1.000 m-tik gorakoak horietako asko. Garaiena Mont Oave (1.230 m) da. Eguraldi ona eta belardiak dituzte ezaugarri.

Kafea, fruta, kokondoak eta kotoi-landarea dira Markesa uharteetako ekonomiaren oinarri.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Atuona, Hiva ʻOa)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 31 31 31 29 29 28 28 29 29 30 30 29
Batez besteko tenperatura (ºC) 27 27 28 28 27 26 26 26 26 26 27 27 27
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23 24 24 24 24 23 23 23 23 23 23 23 23
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114 91 137 117 122 175 122 102 81 79 66 89 1293
Iturria: Weatherbase[3]

DemografiaAldatu

2012ko erroldaren arabera, 9.264 biztanle ditu, eta hazten ari da. Dena dela, kopuru hori txikia XVI. mendekoaren aldean, bertara iritsi ziren lehen europarren arabera 50.000-100.000 biztanle baitziren. Jaitsiera 1600etik 1900era bitartean gertatu zen, baztanga-izurrite jarraituak zirela eta. 1911n, 3.000 biztanle baino ez ziren[4].

Biztanleria historikoaAldatu

1799 1853 1863 1872 1883 1892 1902 1911 1921 1926 1931 1936
50.000 -
100.000
11.900 8.650 6.045 5.576 4.445 3.963 3.116 2.300 2.255 2.283 2.400
1946 1956 1962 1971 1977 1983 1988 1996 2002 2007 2012 2017
2.976 4.165 4.838 5.593 5.419 6.548 7.358 8.064 8.548 8.632 9.264 9.346
Errolda eta estimazioetatik ateratako datuak

Banaketa administratiboaAldatu

Markesa uharteak, Polinesia Frantseseko beste uharteak bezala, udalerritan banatuta daude. Sei udalerri dira:

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Markesak