Dunbala perkusiozko musika tresna bat da, menbranofonoen subfamiliakoa, danborra, danbolina, atabala eta tinbala bezala. Tinbala bezala, feltrozko muturra duen mailu batekin jotzen da.

Dunbal
danborra
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena211.212.1

Tamaina aldatu

Bere tamaina, oso aldagarria izan daiteke. Orkestra sinfonikoetan agertzen dena, dunbal guztien artean, tamaina handienekoa da. Banda musikal eta pop-rock eta jazz taldeetan erabiltzen dena berriz, txikiagoa.

Bonbo legüeroa deritzona, beste dunbal guztien ezberdina da, hau, zilindrikoa baita, beste guztiak biribil-biribilak diren bitartean. Dunbal hau, danbolinaren antzerakoa da, baina luzeagoa eta Argentinan erabilia da

Ezaugarriak aldatu

Perkusiozko musika tresna membranofono gehienak bezala, bere bi aldeetan du mintza, dunbal motaren arabera, material sintetikozkoa izan daitekeena edota animaliren baten larruarekin eginikoa.

Dunbal motak aldatu

  • Orkestra sinfonikokoa
  • Pop-rock eta jazz taldeetakoa eta musika bandetakoa
  • Bombo legüeroa
  • Kultruma
  • Tinya
  • Lankege dunbala

Dunbala agertzen den musika-lan ezagunak aldatu

Dunbala Orkestra Sinfonikoan aldatu

Ohi, bakarra egoten da, orkestraren azkeneko lerroan, zuzendariagandik urrutien dagoen lerroan, perkusiozko beste musika tresnekin batera.

Dunbala pop-rock eta jazz musika taldeetan aldatu

Dunbala, kasu hontan, bateriaren erdialdean egoten da. Gainean, danborrak izaten ditu, eta, albo banatan, txindatak. Perkusiozko beste musika tresna batzuk ere izaten dira, danbor erredoblantea edo kaxa, adibidez.

Dunbala musika bandetan aldatu

Hemen ere, bakarra egoten da. Eta pop-rock eta jazz musika taldeetan egoten denaren oso antzekoa izaten da, baina, pop-rock eta jazz taldeetan, dunbala pedal baten bidez jotzen den bitartean, musika bandetakoa, orkestra sinfonikoetakoa bezala jotzen da, feltrozko mutur bat duen mailu batekin, alegia.

Kanpo estekak aldatu