Film-zuzendari

film bat zuzentzen duen gizabanakoa
Zinema zuzendari» orritik birbideratua)

Film-zuzendaria film bat egiteko prozesuaren buruan dagoen pertsona da. Bere eginkizunak gertakizuna gauzatzea, filmeko alderdi artistikoak eta dramatikoak kontrolatzea eta teknikariak zein antzezleak gidatzea dira, azkenean, filmak bere asmoekin bat egin dezan.

Zuzendaria, eskuinean, azken uneko aginduak ematen ari dela, Londresko filmaketa batean.

Hala ere, zuzendariek ez daukate erabateko kontrol artistikoa bere gain. Eskuarki zuzendariek aukeratzen dituzten ekoizleek zuzendariaren lanean mugak jartzen dituzte, bere erabakiek konpainia ekoizlearen interesei kalte egin ez diezaieten. Horrela, batzuetan ekoizleek edozein gauzari betoa jartzeko ahalmena daukate, lehendabiziko gertakizunetik filmaren azken erabakietara arte, zuzendariak irizten diona irizten diola.

Kanpo-estekak aldatu