Istripu zerebrobaskular
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Istripu zerebrobaskularra (IZB), garuneko hodietako istripua (GHI)[1] edo buruko isuria[2] laster garatzen den burmuinaren galera funtzional akutua da, bururako odolaren garraioaren asalduraren ondorioz gertatutakoa. Hau jazo daiteke iskemiak eraginda (odolbilduek edo enboloek) edo odoljario batengatik.
Istripu zerebrobaskular | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun zerebrobaskularra neurological symptom (en) ![]() |
Espezialitatea | neurologia Neurokirurgia |
Azterketa medikoa | ROSIER scale (en) ![]() Orpington Prognostic Scale (en) ![]() |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Pentoxifilina |
Identifikatzaileak | |
OMIM | 601367 |
DiseasesDB | 2247 |
MedlinePlus | 000726 |
eMedicine | 000726 |
MeSH | D020521 |
Garai batean enbolia hitza erabiltzen zen iktus edo istripu zerebrobaskularrari aipamena egiteko. Apoplexia ere sinonimoa da.
Burmuineko neuronek energia asko behar dute, horregatik burmuinak oxigeno eta glukosa asko behar ditu. Esan ohi da burmuinak gorputzak behar duen energiaren %25a kontsumitzen duela, organo txikia izan arren [3]
Iskemia dagoenean odola ez da iristen burmuinetara, iktusa agertuz. Hodi-uzkurduraren ondorioz edo odolbildu baten ondorioz sortzen da iskemia. Istripu zerebrobaskularraren beste kausa bat odoljarioak dira, burmuineko arteria edo zain bat puskatzen denean. Bigarren hau ez da hain ohikoa, istripu zerebrobaskularren eragile nagusia iskemia baita
Heriotza-tasa handiak eragiten ditu mundu mailan.
EragileakAldatu
Tabakoa, diabetesa, hipertentsioa, obesitatea eta hiperkolesterolemia eragile nagusien artean ditugu, adinarekin batera.
SintomakAldatu
Ohikoa da mugimenduaren arazoak edo paresiak eragitea, hitz egitekoak barne (afasia).
DiagnostikoaAldatu
OTA edo eskanerra proba osagarririk hoberena da gaixotasun hau diagnostikatzeko.
TratamenduaAldatu
Aspirina eta haren moduko antiagregatzaileak tratatzeko erabiltzen dira. Kasu batzuetan, antikoagulatzaileak ere tratamendu egokia izan daiteke.
Errehabilitazioa bestela osaketaren bide osagarria da.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Istripu kardiobaskular, euskalterm, euskara.euskadi.eus
- ↑ «buruko isuri - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
- ↑ Ictus cerebral (Gaztelaniaz)
Kanpo-estekakAldatu
- (Ingelesez) American Stroke Association
- (Ingelesez) European Stroke Organization
- (Gaztelaniaz) Asociación Catalana de Personas con Accidente Vascular Cerebral