Ozeano Australa

Ozeano Austral» orritik birbideratua)

Ozeano Australa,[1] Hego Ozeanoa edo Hego Poloko Ozeanoa (eta beste garai batean Antartikako Ozeanoa deituta[2]) Lurraren hegoaldean dagoen ozeanoa da, 60° hego latitudeko paraleloaren (edo Zirkulu polar antartikoaren) hegoaldera eta Antartika inguratzen kokatzen dena. Denera, 20.327.000 km²-ko azalera du; tamainari dagokionez bigarren ozeano txikiena izanik, Ozeano Artikoa baino handiagoa, baina Barea, Atlantikoa eta Indikoa baino txikiagoa.[3]

Ozeano Australa
Southern Ocean.svg
OzeanoaAustrala
EskualdeaHegoaldea
KontinenteaAntartika
Azalera20.327.000 km2
Luzera17.968 km
Sakonerabataz bestekoa: 3270 m maximoa: 7235 m

James Cook esploratzaileak, 1770eko hamarkadan egin zituen bidaien bidez, planetaren hegoaldeko latitudeak urez osaturik zeudela frogatu zuen. Geroztik, Hego Poloko Ozeanoaren exisentzia eta honen iparraldeko muga dudan jarri dira geografo ezberdinen eskuz, beste ozeanoen (Pazifiko, Atlantiko eta Indikoaren) parte bezala identifikatuz. Halaber, John Leech-en arabera, Nazioarteko Erakunde Hidrografikoaren (NEH) komodoroa, ikerketa ozeanografiko berriaren arabera Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoak garrantzi handia duela ezagutu da eta Hego Ozeanoa izena zirkulazio horren ipar-mugaren hegoaldera dagoen ur-masa definitzeko erabili da.[4] 2000. urtean La Hayan egin zen Itun Antartikoaren Kontsulta Bileratik, NEHaren polizak Ozeano Astrala 60° hego-latitudeko paraleloaren hegoaldera dagoen ur masa bezala definitzen duen arren, erabakia ez zen berretsia izan. Beste batzuen ustetan, ozeanoaren muga naturala konbergentzia antartikoak osatzen du.[5]

HistoriaAldatu

Hegoaldeko lur ezezagunaAldatu

 
1564ko Typus Orbis Terrarum, Abraham Ortelius-ek eginiko mapa zen; non, proposaturiko Hego Amerika eta Antartikaren arteko lotura irudikatzen zuen.

Ozeano Australeko esplorazioak Terra Australis kontinente mitikoaren sinesmenak inspiratu zituen; izan ere, Ptolomeoren garaitik ipar hemisferioko lurraldeak (Eurasia eta Ipar Afrika) "konpentsatzeko eta oreka mantentzeko" hegoalde urrunean kontinente handi bat zegoela uste zen.[6] Antartikaren inguruneetako lehen kontaktua 1487an eman zen Bartolomeu Dias Esperantza Oneko lurmuturrerra heldu zenean, Afrikako kontinentearen eta hegoaldeko kontinente hipotetiko honen artean ozeano bat zegoela frogatuz.[7] Fernando Magallaes-ek, 1520an Magallaes itsasartetik igarotzean, Suaren Lurraldean ikusitako irlak hegoaldeko lurralde ezezagun horren parte zirela suposatu zuen. 1564an Abraham Ortelius-ek bere lehen mapa argitaratu zuen, Typus Orbis Terrarum. Zortzi orriko mundu mapa honetan, Regio Patalis Locach gunearekin kokatzen dira, Terra Australis-en iparraldeko luzapen bezala, Ginea Berriraino heltzen direlarik.[8][9]

Geografo europarrek Suaren Lurraldea Ginea Berriko kostaldearekin lotzen zuten haien lurbira-globoetan, Atlantikoko hegoaldea, eta ozeano pazifiko zein indikoen hegoaldeko gune ezezaguna Terra Australis Incognita (Hegoaldeko Lurralde Ezezaguna) bezala identifikatuz; tropikoraino luzatzen zen kontinente izugarria. XVI. eta XVII. mendeetan kontinente honen bila esploratzaile asko inspiratu ziren.[7]

Gabriel de Castilla Antartikako kontinentea deskubritu zuen lehen esploratzailea kontsideratzen da, 1603an 64º H-tik haratago "elurrez estalitako mendiak" ikusi zituela esanez, baina bere garaian baztertu egin zuten.[10][11]

1606an Pedro Fernández de Quirós-ek Australia del Espiritu Santo-n deskubritu zituen lurraldeak (Hebrida Berriak), "Polorainokoak" Espainiako erregearen izenerako harturik.[7]

Francis Drake-k, bera baino lehenagoko esploratzaile espainiarrek bezala, Suaren Lurraldearen hegoaldera kanal bat zegoela uste zuen. Willem Schouten eta Jacob Le Maire-ek Suaren Lurraldeko hego-luzapena deskubritu eta Hornos lurmuturra izendatu zuten 1615ean, artxipielago honek tamaina txikia eta hegoaldeko lurralde mitikoarekin erlazionatu gabea zela frogatuz. Ondorioz, 1642an Abel Tasmanek azaldu zuen Holanda Berria (Australia) urez banandurik zegoela beste inolako kontinentetik.[7]

Antartikako Konbergentziaren hegoaldeanAldatu

Anthony de la Roché-k Hego Georgiara egin zuen bidaia 1675an, Konbergentzia antartikoaren, eta ondorioz Antartika zein Hegoaldeko Ozeanoaen lehen aurkipena izan zen.[12][13] Gutxira, ‘Roché Irla’ irudikatzen hasi ziren, aurkilarearen ohore moduan. James Cook-ek kontuan izan zuen aurkikuntza, irla kartografiatu zuenean 1775ean.[14]

Edmond Halley-ren bidaia Paramour HMS ontzian,[15] Hego Antartikako ikerketa magnetikoaren izotzarekin topo eginez 52º H-an urtarrilean 1700an, baina latitude horretan (Hego Georgiatik iparraldera 140 mi-ra heldu zelarik) bere hego urrunena zen. Jean Baptiste Charles Bouvet de Lozier itsas-ofizial frantsesa saiatu zen partziali kondairakoa zen "sieur de Gonneyville"-k deskribatutako "Hegoaldeko Lurraldea" aurkitzen, azkenean Bouvet irla aurkituz 54º10´ H, eta 48º-ko longitude noranzkoan izotzez gaineztaturiko itsasoa ia 55ºH-an, 1730ean.[7]

1771an, Yves Joseph Kerguelen Frantziatik itsasoratu zen Maurizioko hegoaldera joateko aginduarekin "kontinente oso handi baten bila". 50º H-an zegoen lurralde batekin egin zuen topo, "Hego Frantzia" deitu zuena, hegoaldeko kontinentearen masaren erdigunea zelaren ustetan. Lur berri horien esplorazioa amaitzeko berriro atera zen, biziezina zen irla bat zela konturatuz eta "Harriabar Irla" bezala berrizendatuz. Ostera, izena bere omenera Kerguelen irletara aldatu zen.[7]

Zirkulu Antartikoaren hegoaldeanAldatu

Deskubritu gabeko kontinentearen obsesioa Alexander Dalrymple hidrografoarekin gailendu zen, Royal Society-tik nominatu zutelarik Venusen trantsitoa burutzeko Tahitirako expedizio batean 1769an. Expedizioa aurrera eramateko agindua admiraldgoak James Cook kapitaiari eman zion. 1772an, kapitainak Resolution (462 tonako itsasontziarekin) komandatuz eta Tobias Furneaux kapitainak Adventure ontzia (336 tonakoa) gidatuz Bouvet uhartea bilatu zuten, inolako arrakastarik gabe. Ostera, 58° H latitudean 20 gradu jo zituzten mendebalderantz longitudean, eta gero, 30º ekialderantz, gehienbat 60º H-ren hegoaldean mantenduz. Honela, boluntarioki inoiz baino latitude hegoalderagoetan ibiltzea lortu zuten.[7][16]

Lurraren lehen ikustaldiaAldatu

Antartikako espedizioakAldatu

Historia modernoaAldatu

GeografiaAldatu


Ozeanografia fisikoaAldatu


KlimaAldatu

Itsas uraren tenperatura -2 °C eta 10 °C (28 °F eta 50 °F) artean dago.[17] Zikloi ekaitzak ematen dira, ekialderantz mugituz, kontinentea inguratzen dutelarik, eta maiz gogor bilakatzen dira izotz eta ozeano zabalen arteko tenperatura desberdintasunaren ondorioz. Ozeanoaren azalera 40° Hego latitudearen eta Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoaren artean zabaltzen da, bertan planetako haize bortitzenak ematen direlarik.[3] Neguan, ozeanoa 65° hego-latituderaino (Pazifikoaren noranzkoan) eta 55° hego-latituderaino (Atlantikoaren noranzkoan) izozten da, gainazal tenperatura 0 °C (32 °F) azpiraino jaitsiz. Halaber, kontinentearen kosta batzuetan, barnealdetik datozen etengabeko haize katabatiko gogorrek itsasertza izotzik gabe mantentzen dute neguan zehar.

Baliabide naturalakAldatu

Hego ozeanoaren baliabide naturalak ez dira oraindik ustiatu, baina kontinentearen gertutasunean gas- eta petrolio-hobi handiak daudela uste da. Gainera, urrea bezalako mineral baliotsuen metaketak espero dira, alubioi sedimentuetan aurkitu daitezkeenak prozesu sedimentarioetan grabitateak eragindako banaketagatik sortuak. Baita, manganeso noduluak, itsas hondoan nukleo baten inguruko burdin eta manganeso hidroxido geruza zentrokideek osaturiko arroka kontzentrazioak; nukleoa mikroskopikoa izan daiteke eta kasu batzuetan manganesozko mineral bilakatu kristalizazio prozesu bidez.[3][18]

Antartikako kontinentea estaltzen duen izotza munduan dagoen ur gez erreserba nagusia da; ia munduko ur gezaren %81a osatuz eta munduko pertsona guztiak hainbat hilabetez mantentzeko haina. Hori dela eta, hamarkada askotan zehar proposatu da Ozeano Australeko izozmendiak iparraldera, Australiara, atoitzea bertan landu daitezen, baina orain arte ez da horrelako proiekturik arrakastaz aurrera eraman.

BiodibertsitateaAldatu

FloraAldatu

Organismo autotrofo itsastarren bi ordezkari bakarrak itsas algak[19] eta fitoplaktona[20] dira; animalia itsastar asko, modu zuzen zein ez-zuzenean, fitoplaktonaren menpe bizi direlarik.

Animaliak edo FaunaAldatu

ArrainakAldatu

 
Channichthyidae familiako arraina, soilik klima antartiko eta subantartikoan bizi daitezkeena. Bertako tenperatura hotzak bizirauteko izotz-kontrako substantziak jariatzen dituzte eta koloregabeak dira, hemoglobinarik ez dutelako.

Klima polar honetan ingurune hotzetan bizirauteko moldatu diren arrainak aurkituko ditugu, horretarako gorputzeko izotz-kontrako proteinen produkzioa emendatzen dutenak, gorputz barnean izotz kristalen sorrera emendatzea ekidinez.[21][22] Ondorioz, gainontzeko ozeanoekin alderatuta, Ozeano Australean familia gutxi batzuetan bildutako arrain espezie urri daude. Gehienak Liparidae, Nototheniidae eta zoarzidoen (Zoarcidae) familietako kideak dira, blenido antartikoen azpiordeneko gainontzeko ezpezieekin batera Hego ozeanoko 320 espezie ezagunen %90 osatzen dutelarik; kontuan edukita, hamarnaka deskribatu gabeko espezie daudela, batez ere Liparidae familiaren barnean.[23] Liparidae familiako espezieak ur sakonetan bizi diren bitartean, Nototheniidae familiakoak azaleko uretan aurkitu daitezke.[24] Genero ugari bat Notothenia da.

Ur hauetan bizi den arrain ezberdinen beste adibide bat Channichthyidae familia da, Hego Ozeanoan soilik (Antartika eta Hego Amerikako kostaldeetan) bizi dena.[25] Arrain hauek hemoglobinarik ez dutenez, haien odolak ez du kolorerik eta egunean zehar itsas hondoan egoten dira, gauean zehar ur-zutabeetan gorantz eginez krustazeoz elikatu ahal izateko.[26] Aintzinan, Champsocephalus gunnari familia honetako espezie ugariena zen (kostaldean eta gune ez oso sakonetan bizi zena), baina XX. mendearen amaieran emandako gehiegizko arrantzaren ondorioz populazioak beherakada handia jasan zuen.[27]

Bestalde, Dissostichus generoaren barnean bi espezie daude; Antartika kostaldeko Dissostichus mawsoni eta Patagoniako ur-subantartikoetako Dissostichus eleginoides. Espezie hauek itsas hondoan, 100 eta 3.000 metro artean bizi dira eta 2 metroko luzera zein 100 kilogramorainoko pisua eskuratu ditzakete 45 urteraino biziz. Arrain hauek komertzialki arrantzatzen dira, gehiegizko arrantzaren ondorioz populazioen murrizpena eman delarik.[27]

Espezie aipagarri eta ezohikoa Pleuragramma antarctica da, Antartika inguruko uretan bizi den arrain benetan pelagiko bakarra kontsideratua.[28]

HegaztiakAldatu

Ozeano hauetan endemikoak diren eta kontinenteko kostalde arrokatsuek zein inguruko irletan habiak sortzen dituzten 100 milioi baino hegazti gehiago daude; hauen artean albatrosak (Diomedea generoa), petrelak (Procellaria eta Oceanites generoak) eta fulmarrak, marikakak, ubarroiak, kaioak edo antxetak eta txenadak (Sterna generoa) aurkitzen dira.[29] Hauez gain, Hego Georgiako uhertedian Anthus antarcticus espezie intsektiboroa aurki dezakegu, ur-gezetako ahateez gain.[30]

Bestalde, hegan ezin duten pinguinoak hego hemisferioan bizi dira, gehienbat Antartikan kontzentratuz. Pinguinoen 18 espezie kontinentean bizi eta ugaltzen dira eta beste 4 espezie ur-subantartikoetako irletan.[31] Aurki ditzakegun pinguinoen artean pinguino enperadorea (neguan ugaltzen den Antartikako animalia bakarra, bero mantentzeko lau luma geruzaz babestua)[32], Adelia pinguinoa, Papuako pinguinoa, pinguino papozuria, Pinguino erregea[33] eta Eudyptes chrysolophus daude.[34][35]

UgaztunakAldatu

Ozeano Australeko uretan Pinnipedia familiako eta zetazeo ordeneko hainbat espezie bizi dira.

 
Xibartak abeste posizioan, ustez ugaltze-funtzioarekin erlazionaturik dagoena.

Zetazeoen 10 espezie aurki ditzakegu ingurune hauetan, 6 bale aholatzak (Mysticeti parvordenekoak) -handiena balea urdina (Balaenoptera musculus) da, Zere arrunta (Balaenoptera physalus), Ipar-zerea (Balaenoptera borealis), Ipar Atlantikoko sardako balea edo euskal balea (Eubalaena glacialis), Xibarta (Megaptera novaeangliae), Zere txikia (Balaenoptera acutorostrata)- dira eta 4 odontozetoak -Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus), Berardius arnuxii, Hyperoodon planifrons eta habitat honetako izurde bakarra (Lagenorhynchus cruciger)-. Espezie hauetako asko migratzaileak dira eta Antartikako negua heltzean ur tropikaletara bidaiatzen dute.[36]

 
Phocarctos hookeri, Zelanda Berriko otarioa kumea elikatzen.

Halaber, Antartikako uretan pinipedoen zazpi espezie aurki ditzakegu itsas txakur -Lobodon carcinophaga, Leptonychotes weddellii, Ommatophoca rossii eta Hydrurga leptonyx-, itsas lehoi edo otaria -Arctocephalus gazella- eta itsas elefanteen -Mirounga leonina- artean.[37][38] Hauez gain, pinipedo arraro eta jarraitu bat dago, Zelanda Berriko otaria (Phocarctos hookeri); gehienbat ur-subantartikoetako Auckland uharteetan ugaltzen dena, nahiz eta aintzinan eremu zabalagoak erabiltzen zituen.[39]

Animalia hauek Antartikako ingurune hotzetara egokitzeko gai dira ilaje geruza lodi bati edo azalari azpian loturiko gantz geruza sendo bati esker. Itsas elefanteena da espezie handiena, 4.000 Kg pisatzera heldu daitekeelarik eta itsas lehoiak txikienak dira, emeek 150 Kg pisatzen dituztelarik; bi espezie hauek bankisa edo itsas-izotzetik iparraldera bizi dira eta harem bidez ugaltzen dira hondartzetan.[39]

Gainontzeko pinipedoak, itsas lehoien lau espezieak, bankisetan bizi dira eta ur azpian ehizatzen duten arren, lehorrean edo itsas-izotzetan ugaltzen dira. Bertan denbora asko igarotzen dute harrapari lehortarrik ez dutela aprobetxatuz eta munduko itsas txakurren biomasaren %50 osatzen dute.[40] Lobodon carcinophagus-ek 15 milioiko populazioa osatzen dute, munduko animalia zabalduenetarikoak bilakatuz[41] eta Leptonychotes weddellii (hegoalderantz urrunagoen bizi den itsas txakur espeziea) bezala,[42] koloniatan bizi dira; Hydrurga leptonyx eta Ommatophoca rossii ordea, bakarka.

KrustazeoakAldatu

 
Euphausia superba krill espeziea mikroskopio birtualez aztertua.

Krill-a ozeanoko kate trofikoaren oinarria da, plaktonaz elikatu eta gainontzeko animalien (arrain, hegazti, pinipedo eta zetazeoen) elikagaia delako. Krustazeo igerilari aske honen 5 espezie aurkitu dira Ozeano Australean. Euphausia superba munduko animalia ugarienetakoa da, eta hego hemisferioko krill espezie ugariena, 500 milioi tonako biomasarekin. Banako bakoitzak 6 zentimetro neurtzen eta 1 gramo pisatzen ditu. Neguan, janaria urria denean, krill-ak gaztedi fase txikiagora bueltatzen dira, beren gorputza elikatzeko erabiliz. Krill taldeek hainbat kilometroko hedadura lortu dezakete, metro karratuko 30.000 banakorekin eta ura kolore gorriko bilakatuz. Normalean taldeak ur sakonetan mantentzen dira egunean zehar, eta gaua heltzean planktonez elikatzeko igo. Aipatu bezala, animalia handiago asko krill-aren menpekoak dira beren biziraupenerako.[43][44]

Krustazeo bentiko askok ez dute urtaroko ugaltze-zikloa eta kumeak kumaldi-poltsa batean hazten dituzte. Glyptonotus antarcticus isopodo bentiko ezohiko handia da, 20 zentimetroko luzera eta 70 gramoko pisua eskura ditzakeelarik. Amphipoda ordena, krustazeo bentikoen talde oso dibertsoa da, Konbergentzia Antartikoaren hegoaldean bizi diren 600 espezie ezagunekin eta oraindik deskribatu ez diren beste hainbat. Orden honetako banako handiek, bereziki Epimeriidae familiakoek 8 zentimetrorainoko luzera eduki dezakete.[45][46]

KelizeratuakAldatu

Pantopoda edo itsas-armiarma motelak ohikoak dira Hego Ozeanoan, pantopoda guztien artean tamaina handienekoak habitat honetan bizi direlarik, batzuetan giza eskua hainako tamainara haziz. Itsas hondoan ugaltzen diren koral, belaki eta briozoez elikatzen dira.[45]

MoluskuakAldatu

Molusku urtar asko aurkitu daitezke Antartikan. Adamussium colbecki bezalako bibalbioak itsas hondoaren inguruan mugitzen dira; aldi berean, Laternula elliptica gordelekuetan bizi da, bere gaineko ura filtratuz.[45]

ZefalopodoakAldatu

Hego Ozeanoan 70 zefalopodo espezie inguru daude; guztietan handiena txipiroi erraldoia edo antartikako txipiroia (Mesonychoteuthis hamiltoni) da, 14 metroko luzerara heldu daitekeena eta munduko ornodun handienen artean kokatzen dena.[47] Onykia ingens edo Moroteuthis ingens ur-subantartikoetako harrapakin nagusia da, hainbat ornodunek ehizatua.[48]

 
Txipiroi antartiko edo txipiroi erraldoia, munduko zefalopodo eta ornodun handiena.

EkinodermatuakAldatu

Itsas trikuen Abatus generoko banakoak sedimentua zulatzen du, bertan aurkituriko elikagaiak janez.[45]

TunikadunakAldatu

Salpa thompsoni eta Ihlea racovitzai Antartikako uretan ohikoak diren salpa tunikatuen espezieak dira. Salpa thompsoni izoztz gabeko guneetan aurkitzen da, Ihlea racovitzai ordea, latitude altuagoetan izotz inguruan aurkitzen da.Balio elikagarri baxua dutenez, gehienbat arrainek jaten dituzte, hegaztiak eta itsas ugaztunak bezalako animalia handiagoek soilik janari eskasiaren aurrean ehizatzen dituztelarik.[49]

BelakiakAldatu

Antartikako belakiak luzaroan bizi dira. Ingurumen aldaketekiko sentikorrak dira, sinbiosian dituzten mikroorganismoen komunitateen espezifitateari esker. Hori dela eta, ingumen-osasunaren adierazle bezala erabiltzen dira.[50]

Nazioarteko akordioakAldatu

EkonomiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Antartikako exonimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-05-22).
  2. (Ingelesez) «Volume 2, Anaxagoras-ATH - Encyclopaedia Britannica - Encyclopaedia Britannica - National Library of Scotland» digital.nls.uk (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  3. a b c (Ingelesez) «Oceans :: Southern Ocean — The World Factbook - Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  4. (Ingelesez) M. A., Geography; B. A., Geography. «Do You Know the World's Newest Ocean?» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  5. (Ingelesez) Pyne, Stephen J. (1986). The Ice: A Journey to Antarctica. University of Washington Press ISBN 978-0-295-97678-5. (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  6. (Ingelesez) Wilford, John Noble. (1982). The mapmakers: the Story of the Great Pioneers in Cartography from Antiquity to Space Age. (1. argitaraldia) Vintage Books, Random House, 139 or. ISBN 0-394-46194-0. PMC 6918813. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  7. a b c d e f g (Ingelesez) Mill, Hugh Robert. (1911). Polar Regions. (11. argitaraldia) Encyclopædia Britannica 21. Cambridge University Press, 961–972 or..
  8. (Ingelesez) «Ortelius, Abraham (1527–1598), map maker» Oxford Dictionary of National Biography doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-20854. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  9. (Ingelesez) Barber, Peter; Barnes, Katherine; Erskine, Dr Nigel; Gertisen, Rupert; Green, Dr Jeremy; Helman, Dr Susannah; Kaus, David; King, Robert J. et al.. (2013). Mapping Our World: Terra Incognita To Australia. National Library of Australia ISBN 978-0-642-27809-8. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  10. «Wayback Machine» web.archive.org 2007-06-21 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  11. (Gaztelaniaz) Vázquez de Acuña, Isidoro. (1993). Don Gabriel de Castilla primer avistador de la Antártica. Revista de Marina.
  12. Headland, Robert, 1944-. (1984). The island of South Georgia. Cambridge University Press ISBN 0-521-25274-1. PMC 10163039. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  13. (Ingelesez) Dalrymple, Alexander. (1771). A Collection of Voyages Made to the Ocean Between Cape Horn and Cape of Good Hope. London.
  14. (Ingelesez) Cook, James. (1777). A Voyage Towards the South Pole and Round the World. Volume 2. London: Printed for W. Strahan and T. Cadell..
  15. Colledge, J. J.. (2006). Ships of the Royal Navy : the complete record of all fighting ships of the Royal Navy from the 15th century to the present. (Rev. ed.. argitaraldia) Chatham ISBN 978-1-86176-281-8. PMC 67375475. (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  16. (Ingelesez) «A voyage towards the South Pole, performed in the years 1822-24, containing an examination of the Antarctic Sea, to the seventy-fourth degree of latitude : and a visit to Tierra del Fuego, with a particular account of the inhabitants; to which is added, much useful information on the coasting navigation of Cape Horn, and the adjacent lands, with charts of harbours, etc. : Weddell, James,1787-1834 : Free Download, Borrow, and Streaming» Internet Archive (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  17. (Ingelesez) David, Bruno; Saucède, Thomas. (2015). Biodiversity of the Southern Ocean. Elsevier ISBN 978-0-08-100485-2. (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  18. (Ingelesez) Anderson, J. B.; Houston), J. B. (Rice University Anderson. (1999-09-28). Antarctic Marine Geology. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-59317-5. (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  19. (Ingelesez) Harvey, William Henry. (1847). Nereis Australis, Or Algae of the Southern Ocean: Being Figures and Descriptions of Marine Plants, Collected on the Shores of the Cape of Good Hope, the Extra-Tropical Australian Colonies, Tasmania, New Zealand, and the Antarctic Regions; Deposited in the Herbarium of the Dublin University by William Henry Harvey. Reeve (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  20. Knox, G. A. (2006). Biology of the Southern Ocean. (2. argitaraldia) CRC Press/Taylor & Francis. ISBN 978-1-4200-0513-4. PMC 123199313. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  21. (Ingelesez) Ross, Piper. (2007). Extraordinary animals : an encyclopedia of curious and unusual animals. Greenwood Press. ISBN 978-0-313-08594-9. PMC 191846476. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  22. (Ingelesez) Jung, A.; Johnson, P.; Eastman, J. T.; DeVries, A. L. (1995). «Protein content and freezing avoidance properties of the subdermal extracellular matrix and serum of the Antarctic snailfish, Paraliparis devriesi» Fish Physiology and Biochemistry 14 (1): 71–80. doi:10.1007/BF00004292. ISSN 0920-1742. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  23. (Ingelesez) Eastman, Joseph T. (2005). «The nature of the diversity of Antarctic fishes» Polar Biology 28 (2): 93–107. doi:10.1007/s00300-004-0667-4. ISSN 0722-4060. (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  24. Eastman, Joseph T.; Lannoo, Michael J. (1998). <213::aid-jmor2>3.0.co;2-# «Morphology of the brain and sense organs in the snailfish Paraliparis devriesi: neural convergence and sensory compensation on the Antarctic shelf» Journal of Morphology 237 (3): 213–236. doi:10.1002/(sici)1097-4687(199809)237:3<213::aid-jmor2>3.0.co;2-#. ISSN 0362-2525. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  25. Nelson, Joseph S. (1994). Fishes of the world. (3. argitaraldia) John Wiley & Sons. ISBN 0-471-54713-1. PMC 28965588. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  26. (Ingelesez) «Champsocephalus gunnari summary page» FishBase (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  27. a b (Ingelesez) «Antarctic fish» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  28. (Ingelesez) «Pleuragramma antarctica summary page» FishBase (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
  29. (Ingelesez) «Flying birds» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  30. (Ingelesez) «Land Animals of Antarctica - British Antarctic Survey» web.archive.org 2012-11-22 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  31. (Ingelesez) «Penguins» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  32. (Ingelesez) «Antarctic animals adapting to the cold» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  33. (Ingelesez) Nunn, John. (1850). Narrative of the wreck of the 'Favorite' on the island of Desolation (Kerguelen Land): detailing the adventures, sufferings and privations of John Nunn; ed. by W.B. Clarke [from Nunn's account as told to him.. ] (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  34. (Ingelesez) Kalman, Bobbie; Johnson, Robin R.. (2007). The Life Cycle of an Emperor Penguin. Crabtree Publishing Company ISBN 978-0-7787-0630-4. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  35. (Ingelesez) Müller-Schwarze, Dietland. (1984). The Behavior of Penguins: Adapted to Ice and Tropics. SUNY Press ISBN 978-0-87395-866-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  36. (Ingelesez) «What is a whale?» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  37. (Ingelesez) «oceà Antàrtic | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  38. (Ingelesez) Riffenburgh, Beau. (2007). Encyclopedia of the Antarctic. Routledge ISBN 0-415-97024-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  39. a b (Ingelesez) «Sea lions» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  40. (Ingelesez) «Pack-ice seal species — Australian Antarctic Division» web.archive.org 2012-08-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  41. (Ingelesez) «Crabeater seals» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  42. (Ingelesez) «Weddell seals» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  43. (Ingelesez) «Antarctic krill» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  44. (Ingelesez) «Krill: magicians of the Southern Ocean» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  45. a b c d (Ingelesez) «Seabed (benthic) communities» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  46. D'Udekem d'Acoz, Cédric; Verheye, Marie L.. (2017). «Epimeria of the Southern Ocean with notes on their relatives (Crustacea, Amphipoda, Eusiroidea)» European Journal of Taxonomy (359) doi:10.5852/ejt.2017.359. ISSN 2118-9773. (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  47. (Ingelesez) «World's largest squid landed in NZ» The Beehive (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  48. (Ingelesez) «Squid» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  49. (Ingelesez) «Salps» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  50. (Ingelesez) «Sponges» www.antarctica.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).

Kanpo estekakAldatu