Smith uhartea (Antartika)

Smith uhartea Antartikako Hego Shetlandak uhartediko uharte bat da. Uhartediko mendebaldeko muturrean dago, eta Low uhartetik 25 kilometro iparraldera dago, eta Snow uhartetik hego-mendebaldera 35 km inguruan. Deception uhartea 72 km-ra dago ekialdean, eta Antartikako penintsula 140 km-ra inguru.

Smith uhartea
Bertako izenaSmith Island
Geografia
KokapenaAntartika
UhartediaHego Shetlandak
Azalera148 km2
Punturik garaienaFoster mendia
Politika
Herrialdea Itun Antartikoa. Herrialde hauek eskatua:
Gizartea
Biztanleria0

29 kilometroko luzera eta 8 kilometroko zabalera duen elurrez estalitako tontorretako uharte menditsua da eta forma zorrotza eta luzea du, 206 km²-ko azalera eta 2042 metroko altuera maximoa. 83 kilometroko kostaldea du. Bere hego-mendebaldea James lurmuturra da.

William Smith ingeles kapitainaren omenez du izena, 1819an uhartediaren aurkikuntza jakinarazi zuen lehenengoa.

Mapa aldatu

Kanpo estekak aldatu