Ireki menu nagusia

Cephalopoda

Moluskuen filumeko zenbait ornogabez esaten da. Kartilagoz osatutako kaxa baten barnean kokatutako nerbio-sistema zentral garatua, oso begi irtenak eta hainbat garro dituzte.

Cephalopoda edo zentzu zabalean zefalopodoak (grezieraz κεφαλή (kephalé), "burua" eta ποδός (podós), "oina" → oinak buruan) molusku filoen ornogabe klasea da. 700 espezie inguru daude[1], ezagunenak olagarro, txibia edo txoko izanik. Aipatutako guztiak coleoidea klasekoak dira.

Cephalopoda
Squid komodo.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaMollusca
Klasea Cephalopoda
Cuvier, 1797
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimendua Sifoi

Cephalopodak goi-kanbriarretik gaur egunera arte diraute. Guztiak itsastarrak eta nektonikoak dira, hau da, desplazatzeko zakatz barrunbeko ura bortizki kanporatzen dute sifoiaren bidez. Lokomozio mota hau bertikala da (gora eta behera desplazatzen dira).


MorfologiaAldatu

Zefalopodoek kanpoko zein barneko maskorra eduki dezakete (adb. Nautilusak eta txibiak, hurrenez hurren). Badaude maskorrik ez duten zefalopodoak ere (olagarroa, adb.). Maskorra sifunkuluaren bidez komunikatuta dauden hainbat ganbarez osatua dago. Ganbarak septuek banatzen dituzte. Kontuan eduki behar da dimorfismo sexuala dutela; kontuz ibili behar da beraz arra eta emea espezie ezberdinetakoak bezala ez katalogatzeko.

Zefalopodoak harrapakariak dira, eta oso harrapakari onak gainera. Hori eboluzio-abiadura handiari esker da: adibidez, begiak oso garatuak dituzte eta abiadura handiak har ditzakete. Bestalde, honek fosil gida bikainak egiten ditu paleontologoentzat.

Kanpo morfologiaAldatu

Protomaskorra lehenik sortu zen ganbera da, denetarik txikiena. Akrezioz hazten joaten da (kaltzita zatiak bilduz maskorra eratzeko), eta ilargi-hilabetero (gaur egun 28 egun; antzina 14 egun) septu bat eratzen du ganbarak banatzeko. Azken ganbara da denetarik handiena eta bertan bizi da animalia; bizi ganbara deritzo. Bizi ganbara ez diren beste ganbara guztiei fragmokonoa izena jarri zaio.

Maskorra bi eratakoa izan liteke:

  • Ortokonoa, hau da, forma luzatuduna. Oskol hauek longikonoak (luzeak) edo brebikonoak (zapalduak) izan daitezke.
  • Zirtokonoa, hots, biribilkatua. Oskol hauek trokospiralak (luzatuak) edo planispiralak (ekuatore inguruan "zapalduak") izan litezke. Planispiralen barruan hiru mota ezberdin daude: Inbolutuak (bizi ganberak beste ganberak estaltzen dituelarik esaten da), ebolutuak (ganbera guztiak ikusten zaizkio) eta konbolutuak (inbolutuen eta ebolutuen tarteko morfologia da).

Barne morfologiaAldatu

  • Oskola guztiz trenkatua du; septuak bizi ganbararekiko ahurrak edo ganbilak izan daitezke. Septuak maskorrari lotuak daude, eta azken hau disolbatzean, joskura lerroa agerian geratzen da. Septua zuzena bada, joskera lerroa ere zuzena izango da. Halaber, septua irregularra bada, joskera konplexua izango da. Kasu honetan, zefalopodoaren aurrealdera orientatzen den irregulartasuna aulkia deituko da eta atzerantz orientatzen dena, aldiz, lobulua. Septuak sifoiaren bidez daude elkar komunikatuta. Azken honek bi zati ditu:
  1. Zintzur sifonala (edo goilete sifonala): septuari loturik dago, berau zulatua dagoen lekuan. Septuaren aurreko aldean kokatzen bada prokonatua dela esaten da, eta atzealdean kokatzen bada, berriz, erretrokonatua.
  2. Lotura eraztuna: Zintzur sifonaletik hurrengo septuko zulora doan tutua da. Normalki ez da kontserbatzen zefalopodoa fosilizatzean.

Sifoiak sinpleak izan daitezke, edo egitura endosifonal bat (kaltzitazko gandor bat) eduki dezakete, animalia babesteko. Sifoia hiru lekutan egon daiteke kokatua: septuaren erdialdean, alde dortsalean edo alde bentralean (gogoan eduki behar dugu alde bentrala, bizi ganbarak beste birak ukitzen ez dituen aldean dagoela kokatua).

Azpiklaseak eta ordenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu