Tunikadun

Kordatuen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Larba-aldian kordatuen ezaugarri asko dituzte (notokorda esaterako) baina helduetan ez dira agertzen.

Tunikadunak (Tunicata) edo urokordadunak (Urochordata) kordatuen barruko azpiphylum bat da, itsas ornogabez osatua.

Tunikadun
Sea-tulip.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Subfiluma Tunicata
Lamarck, 1816
Azpibanaketa

Hodi edo zorro itxura izan dezakete. Gelatinaren edo zelulosaren antzeko gaiez eta karez eratua izaten dute hodi edo zorro hori (tunika). Isatsaldean bakarrik eta larba egoeran daudenean dute bizkar-korda; hortik urokordadun izena. Zirkulazio-aparatua irekia, guneka antolatua eta odola alde bietara dabilena dute. Arnasketa eta digestioa zakatz moduko zulo ziliodun batzuetatik bideratzen dituzte. Ugaltzeko eraz hermafroditak dira, baina sexu guruinen beharrik gabe edo sexuz ez dela ere ugal daitezke. Itsasazpiari itsatsita edo uretan libre bizi daitezke, taldeetan eta kolonietan antolaturik edo banaka. Hiru klase (aszidiazeoena, apenikularioena eta taliazeoena) eta 2.000 kordadun mota baino gehiago biltzen dira tunikadunen baitan. Horietan ezagunak dira, besteak beste, apendikularioa eta aszidia.

Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute.

TaxonomiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu