Ireki menu nagusia

Mikhail Petrovitx Lazarev almirantea (errusieraz: Михаил Петрович Лазарев, 1788ko azaroaren 3a - 1851ko apirilaren 11) Errusiako flotaren komandante eta esploratzailea izan zen. 

Mikhail Lazarev
Lazarev MP by Schwede.jpg
Bizitza
Jaiotza Vladimir1788ko azaroaren  3a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Viena1851ko apirilaren  11 (62 urte)
Hobiratze lekua St. Vladimir's Cathedral Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Sea Cadet Corps Itzuli
(1800 -
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Errusiar Itsas Armada Inperial
Gradua Q23023949 Itzuli
Q23024093 Itzuli
Kontr-admiral Itzuli
almirante
Adjutant general Itzuli
Parte hartutako gatazkak Finlandiako Gerra
Errusiako frantziar inbasioa
Battle of Navarino Itzuli

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Hezkuntza eta karrera hasieraAldatu

Lazarev Vladimir-en jaio zen, Vladimir probintziako errusiar noblezia zaharraren ondorengoa. 1800. urtean Errusiako Itsas Eskolan sartu zen. Hiru urte geroago britainiar flotara bidali zuten, bost urteko nabigazio jarraitua eginez. 1808tik 1813ra, Lazarev Baltikoko flotaren zerbitzuan zegoen. 1808-1809ko Finlandiako Gerran eta 1812ko Gerra Abertzalean parte hartu zuen. 

Karrera esploratzaile bezalaAldatu

Lazarev-ek lehenbizikoz zirkumnabigatu zuen mundua 1813-1816an, Suvorov itsasontzian; Kronstadten hasi zen espedizioa eta Alaskara iritsi zen. Bidaian zehar, Lazarevek Suvorov Atoloia aurkitu zuen. 

Mirny itsasontziaren buru eta Fabian Gottlieb von Bellingshausen-en laguntzailea 1819-1821eko munduan zeharreko itsas bidaian (Bellingshausen Vostok itsasontziaren buru zen), Lazarev Antartika eta uharte ugari aurkitzean parte hartu zuen. 1820ko urtarrilaren 28an, espedizioak Antartikako kontinentea aurkitu zuen, Antartikako kostaldera hurbilduz 69° 21′ 28″ S, 2° 14′ 50″ W / 69.35778°S,2.24722°W / -69.35778; -2.24722 koordenatuetara eta izotz-zelaiak ikusiz.

1822-1825 urteetan, Lazarev-ek hirugarren aldiz zirkumnabigatu zuen mundua Kreyser fragatan, ikerketa zabala eginez meteorologiaren eta etnografiaren arloetan. 

Aginteak gerra garaianAldatu

1825. urtean, Lazarev Azov itsasontziaren komandante bihurtu zen, Mediterraneoko Lehen Eskuadroiko bandera-ontzi bezala Mediterraneo Itsasora nabigatzen zena Login Petrovitx Geiden almirantearen agindupean eta 1857an Navarinoko guduan parte hartu zuena. Lazarevek almirante maila lortu zuen borroka bikainagatik. 

1828-1829an, Dardaneloen blokeoaz arduratu zen. 1830. urtean, Lazarev Kronstadtera itzuli zen eta Baltikoko ontzidiaren komandante bihurtu zen. Bi urte geroago, Itsaso Beltzeko ontzidiko langileen burua bihurtu zen. 1833ko otsailean eta ekainaren 18an, Lazarevek tropak Errusiara eraman zituen Bosfororaino eta Hünkâr İskelesi Ituna sinatu zuten Otomandar Inperioarekin. 1833. urtean, Lazarev Itsaso Beltzeko ontzidiaren eta Itsaso Beltzeko portuen komandantea izendatu zuten, baita Sebastopoleko eta Mykolaiveko gobernadore militarra ere.