Hego Georgia
Hego Georgia (gaztelaniaz Isla de San Pedro ere deitua) Hegoaldeko Georgiak uhartediaren uharte nagusia da. Lehen baleak harrapatzeko postua zen eta orain britaniar ikerketa postua. Grytviken herrixka lurraldearen hiriburutzat hartu daiteke nahiz eta bertoko biztanlerik izan ez.
Hego Georgia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Paget (en) ![]() |
Garaiera | 2.935 m |
Mota | uharte |
Luzera | 160 km |
Zabalera | 30 km |
Azalera | 3.756 km² |
Eponimoa | Jurgi III.a Erresuma Batukoa Petri |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 54°19′S 36°39′W / 54.32°S 36.65°W |
UTC ordua | UTC−04:00 |
Honen parte da | Hegoaldeko Georgiak Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwich uharteak |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialde jakin bateko administrazio-lurralde-entitate baten izendapena | Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde |
Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde | ![]() |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Hegoaldeko Georgiak |
Politika
aldatuBere jabetza, Malvinak bezala, auzitan dago Erresuma Batua eta Argentina artean.
Erresuma Batuak bere itsasoz bestaldeko lurraldetzat dute Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak (South Georgia and the South Sandwich Islands).
Geografia
aldatuMalvinetatik 1.390 kilometrotara hego-ekialdera dago; bere 160 kilometroko luzerako eta 30 kilometroko zabalerako lurraldea nahiko menditsua da eta izotzez beterik dago. Mendirik altuena 2.934 metroko Paget mendia da. Klima hotza da oso; kostaldean batez besteko tenperaturak neguan (abuztua) 0º-koak dira eta udan (urtarrila) 10º-koak, baina arraroa da -10º baino gutxiagokoak ikustea.