Hego Shetlandak[1] Hego Ozeanoan dagoen uhartedia da. Penintsula antartikotik 120 kilometrotara dago, Hego Amerikako hegoaldean, Drake pasabidea iparraldean eta Bransfieldeko itsasartea hegoaldean dituenak. 3.687 km² area dute. Lekurik altuena Smith uhartean dagoen 2.105 metroko Foster mendia da.

Hego Shetland uharteen kokapena

1818an Juan Pedro de Aguirrek Argentinako gobernuari eskatu zion berak deitutako Decepción edo Etsipen uhartedian arrantza egitea; 1819an William Smithek uhartedia aurkitu eta gaur egungo izena jarri zion.

Argentinak 1943tik Argentinar Antartikoaren zati bat direla aldarrikatzen du, Tierra del Fuego, Antartida eta Hego Atlantikoko Uharteak probintzian; Txilek 1940tik Txiletar Antartikoaren zatia direla aldarrikatzen du, Erresuma Batuak 1908tik Britainiar Antartikoan kokatzen du. Galdapen guztiak, ostera, eten daude 1959ko Itun Antartikoa dela eta. Itunaren arabera, uhartediaren jabetza ez da auzitua ezta onartua ere.

Hego Shetland uharteetan hamaika uharte daude:

Hego Shetland uharteen mapa

Lurraldearen %80 glaziarez beteta dago.

Kanpamentu zientifikoak aldatu

Uhartedian 12 herrialdeen 17 kanpamentu zientifikoak daude. Haietatik hamar George erregearen uhartean, Txileko Eduardo Frei aeroportua hortxe baitago.

Hauek dira kanpamentuak:

George erregearen uhartea:

  •   - Jubany kanpamentua (1953z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Ferraz Komandantearen kanpamentua (1984z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Eduardo Frei Montalva presidentearen kanpamentua (1969z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Julio Escudero irakaslearen kanpamentua (1994z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Harresi Handiaren kanpamentua (1985z geroztik). Iraunkorra.
  •   - King Sejong kanpamentua (1988z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Machu Picchu kanpamentua (1989z geroztik). Uda.
  •   - Henryk Arctowski kanpamentua (1977z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Bellingshausen kanpamentua (1968z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Artigas kanpamentua (1984z geroztik). Iraunkorra.

Greenwich uhartea:

  •   - Arturo Prat kapitaniaren itsas-kanpamentua (1947z geroztik). Iraunkorra.
  •   - Pedro Vicente Maldonado kanpamentua (1990z geroztik). Uda.

Livingston uhartea:

Deception uhartea:

  •   - Gaztelako Gabriel kanpamentua (1989z geroztik). Uda.
  •   - Decepcion kanpamentua. Uda.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu