Pinnipedia
Karniboroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Urtarrak dira, eta gorputz-adarrak hegats bilakatuak dituzte. Fokak, itsas lehoia, mortsa eta abar biltzen dituen Pinnipedia subordena osatzen dute.
Pinnipedia ugaztun goi-familia bat da, Caniformia azpiordenaren barruan. Cetacea eta Sineriarekin batera ur inguruetan bizitzera guztiz ohitu diren ugaztun bakarrak dira. Gorputz luzea dute, hanka laburrak, esku eta oin palmeatuak. Taldeka bizi ohi dira, arrainak, moluskuak eta krustazeoak jaten dituzte. Itsaso guztietan bizi dira. Otariidae, Phocidae eta Odobenidae familiatan banatzen dira. Handiena itsas-elefantea da, 7 metroko tamainarekin.
Pinnipedia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Infraordena | Pinnipedia Illiger, 1811 |
Familiak | |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinnipedia ![]() |