Ireki menu nagusia

Petri I.a uhartea (norvegieraz: Peter I Øy) Bellingshausen itsasoan dagoen sumendi-uhartea da. Norvegiak Maud Erreginaren Lurraldea eta Bouvet uhartearekin batera bere burujabetza aldarrikatu arren, 1961etik aurrera Itun Antartikoaren administraziopean dago. Ia uharte osoa glaziarez estalirik dago eta ez du biztanlerik.

Petri I.a

Küste der Peter-I.-Insel in der Bellingshausensee 1994.jpg


Kostaldea
Geografia
Kokapena Antartika
Azalera 156
Punturik garaiena Lars Christensen
Politika
Herrialdea  Antartika
Gizartea
Biztanleria 0
Info gehiago Itun Antartikoaren administraziopean

1821ean Fabian Gottlieb von Bellingshausenek lehenengoz ikusia, Petri I.a Errusiakoaren izena darama. 1929an Nils Larsen eta Ola Olstadk gidaturiko espedizioak uhartea lehendabizikoz zapaldu eta bere herrialdearentzat aldarrikatu zuten.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Antartikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.