Ubarroia da Phalacrocorax generoko hegaztiei ematen zaien izen generikoa. Uretako hegaztia da, arrainak dira bere elikaduraren oinarria. Taxonomia garatu ahala, generoa berezko ubarroiak izendatzeko erabili zuten, ubarroiek Phalacrocoracidae familia osatu baitzuten.

Ubarroi
Microcarbo melanoleucos Austins Ferry 3.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaSuliformes
FamiliaPhalacrocoracidae
Generoa Phalacrocorax
Brisson, 1760
Azpibanaketa
Ikusi testua

EspezieakAldatu

Munduan 30 espezie inguru dira, eta horietako bi Euskal Herrian bizi dira[1], kostaldean eta itsasotik gertuko ibai tarteetan:

Euskarazko izenakAldatu

Euskaraz, hainbat izenekin ezagutzen da kostaldean hegazti hau. Potorro edo pottorroa (Bizkaian batez ere), karrabasoa, bolborina, itsas-belea... Muga semantiko oso lausoak izan ohi dituzte izen hauek: toki batzuetan, Phalacrocorax edo berezko ubarroiak izendatzeko erabiltzen dira, beste batzuetan uretako beste hegazti batzuk adierazten dituzte. Esate baterako, potorroa esaten zaie ubarroiei herri batzuetan, eta Alca torda espezieko txoriei beste batzuetan.[2]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ubarroi  
  1. Ubarroia lehiakide desleiala, batzuentzat, Rafa Saiz Elizondo, Zientzia.net, 2005.01.01
  2. Itsas txorien izenak Mendabaldean, Eneko Barrutia