Joinville uhartea Antartikako Joinville uhartediko uharterik handiena da. Penintsula antartikoko Luis Felipe penintsularen ipar-ekialdeko muturreko puntan dago, elkarrengandik Itsasarte Antartikoak bananduta daudelarik.

Joinville uhartea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Tholus (en) Itzuli
Motauharte
Luzera74 km
Zabalera22 km
Azalera1.607 km²
EponimoaPrince François, Prince of Joinville (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak63°15′S 55°45′W / 63.25°S 55.75°W / -63.25; -55.75
Honen parte daJoinville Island group (en) Itzuli
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Ur-gorputzaOzeano Australa

Gutxi gora-behera 64 kilometro neurtzen du ekialdetik mendebaldera eta 20 kilometroko zabalera du. Erabat izoztua dago.

Joinville uhartea 1838an Jules Dumont d'Urvilleren Frantziar Espedizio Antartikoak aurkitu eta gutxi gorabehera kartografiatu zuen. D'Urvillek Frantzisko Orleansekoaren omenez izendatu zuen; Frantzisko (1818-1900) Joinvilleko printzea zen, Luis Filipe I.a Frantziakoa Orleansko dukearen hirugarren semea.

Lurralde aldarrikapenak aldatu

Argentinak uharte hau Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Hiru aldarrikapenak Itun Antartikoaren baldintzetara mugatuta daude

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak penintsula osoa isla Joinville deitzen du.
  • Txilek isla Joinville
  • Erresuma Batuak Joinville island

Kanpo estekak aldatu