Edmond Halley
Edmond Halley (Londres, Ingalaterra, 1656ko azaroaren 8a – 1742ko urtarrilaren 14a) astronomoa, geofisikaria, matematikaria, meteorologoa eta fisikaria izan zen.
Edmond Halley | |||
---|---|---|---|
1720 - 1742 ← John Flamsteed - James Bradley → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Haggerston (en) , 1656ko urriaren 29a (juliotar egutegia) | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma Britainia Handiko Erresuma | ||
Heriotza | Greenwich (en) , 1742ko urtarrilaren 25a (85 urte) | ||
Hobiratze lekua | St Margaret's, Lee (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Mary Tooke (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | St Paul's School (en) The Queen's College Oxfordeko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | latina ingelesa | ||
Irakaslea(k) | John Flamsteed Robert Hooke | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, geophysicist (en) , astronomoa, meteorologoa, kartografoa, filosofoa, sukaldaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta klimatologoa | ||
Lantokia(k) | Santa Helena | ||
Enplegatzailea(k) | Greenwicheko Errege Behatokia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | deismoa | ||
Gaztetik izan zuen interesa astronomiaren gainean. Santa Helena uhartera joan zen hego hemisferioko zerua aztertzera. Lan horren ondorioak Catalogus stellarun australium argitaratu zuen Londresen 1679an.
Isaac Newtonen laguna, Halley berak bultzatu zuen Principia Mathematica idaztera, eta probak zuzentzeko ardura hartu zuen.
Royal Society delakoan sartu zen Santa Helenatik itzulita. Newtonen grabitazioaren teorian oinarrituta, kometa baten orbita kalkulatu zuen lehen aldiz (1682), eta iragarri zuen 1758an berriro zela itzultzekoa. Haren omenez Halley izena jarri zitzaion kometari.
1720an Greenwicheko Errege Behatokiko buru izendatu zuten.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmond Halley |
- Halley, Edmond[Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net (1995)
- Bisita Cambridgeko irakasleari[Betiko hautsitako esteka] Zientzia.net (2009)