Ireki menu nagusia

Moluskuak edo soinberak[1] (latinez Mollusca, "oskol finekoak") animalia ornogabeen arteko bigarren filumik handiena da. 85.000 espezie inguru ezagutzen dira[2], eta espezie fosilak 60.000 eta 100.000 artean dira[3].

Molusku
Mollusca.jpg
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
GoifilumaSpiralia
Filuma Mollusca
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Iturria itsaski

Moluskuak dira itsas-filumik handiena, itsasoan bizi diren organismo guztien %23. Molusku asko ur gezan eta lur-lehorrean ere bizi dira. Aniztasun handiko taldea da, ez bakarrik tamainan edo egitura anatomikoan, baita ere portaeran eta habitatei dagokionez. Filuma normalki zortzi edo bederatzi klasetan banatzen da, horietatik bi guztiz desagertuak. Zefalopodoak (txibiak, olagarroak...) neurologikoki garatuenak diren ornogabeen artean daude, eta txibia erraldoia ezagutzen den ornogaberik handiena da. Gastropodoak (barraskiloak eta bareak) dira moluskuen artean ugarienak, sailkatutako espezie guztien %80 inguru.

Molusku espezie gehienak itsasoan bizi dira, eta horietako asko mareen arteko gunean. Olagarro eta txibia pelagikoen bizitokia itsaso irekiko ura da eta espezie batzuk ur-abisaletan ere bizi dira, ur-hidrotermaletan. Hala ere molusku guztiak ez dira itsastarrak: hainbat bibalbio eta gastropodo ur gezatan ere bizi dira eta barraskilo eta bareak bezalako gastropodoak lur lehorrean bizi dira.

Espezie asko jangarriak dira gizakiarentzat edo dekoraziorako.

EtimologiaAldatu

Molusku hitza latineko molluscus hitzetik dator, mollis hitzetik eratorria, "biguna". Molusku hitza Aristotelesek erabilitako τὰ μαλάκια ("ta malákia", "bigunak direnak") hitzaren modalera bat da, espezie ugariri aplikatu zien izena[4]. Moluskuak ikertzen dituen zientzia malakologia da[5].


GorputzaAldatu

Gorputz biguna dute, hiru ataletan zatita: burua, masa biszerala eta oina. Hainbatek maskorra dute. Era askotako elikadura dute. Urtarrek, zakatzen bidez hartzen dute arnasa, eta lehortarrek, birikien bidez. Metamorfosia izaten dute. Hamar molusku klase daude, horietatik zortzi gaur egun bizirik daude eta beste biak fosilen bitartez baino ez ditugu ezagutzen. Ezagutzen diren espezie kopurua 250.000 dira. Gastropodoak dibertsitate osoaren %80a inguru dira.[6]

DibertsitateaAldatu

Klasea Espezie kopurua Bizitokia
Caudofoveata 70 ozeano sakona
Aplacophora 250 ozeano sakona
Polyplacophora 600 kostalde arrokatsuak
Monoplacophora 11 ozeano sakona
Gastropoda 150.000[6] itsasoa, ur geza, lur lehorra
Cephalopoda 786 itsasoa
Bivalvia 8000 itsasoa, ur geza
Scaphopoda 350 itsasoa
Rostroconchia desagerturik
Helcionelloida desagerturik

ErreferentziakAldatu

  1. «soinbera - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  2. Rosenberg, Gary (2014/09) «A New Critical Estimate of Named Species-Level Diversity of the Recent Mollusca*» American Malacological Bulletin (2): 308–322 doi:10.4003/006.032.0204 ISSN 0740-2783 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  3. Taylor, P.D. (2005) «FOSSIL INVERTEBRATES | Bryozoans» Encyclopedia of Geology (Elsevier): 310–320 ISBN 9780123693969 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  4. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, μα^λα?́κ-ια» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  5. Perspectives in malacology American Malacological Union]. 1985 . Noiz kontsultatua: 2019-06-03.
  6. a b Ponder, Winston F. eta Lindberg, David R. (Eds.) (2008) Phylogeny and Evolution of the Mollusca. Berkeley: University of California Press. 481 pp. ISBN 978-0-520-25092-5.

Kanpo estekakAldatu