Kronstadt (Errusia)

Kronstadt (errusieraz: Кронштадт; finlandieraz: Retusaari) Finlandiako golkoan, Baltikoaren ertzean, dagoen Errusiako hiria da. Kotlin uhartean dago, San Petersburgotik 30 km mendebaldera. Portu garrantzitsua dauka. Administratiboki, San Petersburgoren mende dago. 2010ean 43.005 biztanle zituen[1].

Kronstadt
city municipality (en) Itzuli
Saint Petersburg Kronstadt.jpg
KatedralaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kronstad Flag 2006.gif Coat of Arms of Kronstadt (St Petersburg) (1780).png
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
City district in RussiaKronshtadtsky District (en) Itzuli
Izen ofiziala Кронштадт
Posta kodea 197760–197762
Geografia
Koordenatuak 60° 00′ N, 29° 46′ E / 60°N,29.77°E / 60; 29.77Koordenatuak: 60° 00′ N, 29° 46′ E / 60°N,29.77°E / 60; 29.77
Azalera 19,35 km²
Demografia
Biztanleria 44.401 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg1.396 ()
Dentsitatea 2.222,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1703 (juliotar egutegia)
Telefono aurrizkia 812
Ordu eremua UTC+03:00
Hiri senidetuak Toulon, Piła, Asipovičy (en) Itzuli, Nordborg (en) Itzuli, Nauplio, Mühlhausen, Kotka, Derbent, Novocherkassk (en) Itzuli, Sumoto (en) Itzuli, Zelenodolsk (en) Itzuli, Feodosia, Messina, Sebastopol eta Hradec Králové
http://gov.spb.ru//

Hiria kokagune estrategikoan dagoenez, bertan daude Errusiako Federazioko Armadaren Komandantzia Nagusiaren egoitza eta Baltikoko itsas armadarena ere bai, San Petersburgo zaintze aldera.

ToponimiaAldatu

Toponimoa alemanetik dator, eta «Koroaren Hiria» esan nahi du (Krone = «Koroa» eta Stadt = «Hiria»).

HistoriaAldatu

1703an, Petri I.a Handiak gotorleku bat eraikiarazi zuen bertan, San Petersburgoko sarrera babestearren eta gerrako eta merkataritzako ontzientzat garrantzi handiko portua izan zen San Petersburgoko portua atondu eta berritu zen arte. Bertan sortu zen 1905-1906ko iraultza saioa.

Errusiako Iraultzan asaldura handiko gunea izan zen. 1917an, altxatu eta Kerenskiren gobernuaren kontra jo zuten Kronstadteko marinelek. Huraxe izan zen Sobiet Iraultzaren hasiera. 1921. urtean sobietarren aurkako matxinada bat zuzendu zuen Volinek Kronstadten, baina boltxebikeen erasoa bortitza izan zen, eta goarnizioa hartu egin zuten, indarkeria handiz izan bazen ere. Bereziki nabarmendu zen Kronstadt Bigarren Mundu Gerran, Leningradeko hiriaren defentsan.

ArkitekturaAldatu

Hiriko eraikin ikusgarriena katedrala da, 1908-1913. urteetan eraikia. Antzinako San Andres katedrala, 1817koa, 1932an suntsitu zuten komunisten agintepean.

Hiri senidetuakAldatu

Kronstadt ondorengo hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu