Benito Mussolini

Mussolini» orritik birbideratua)

Benito Amilcare Andrea Mussolini (Dovia di Predappio, Forlì-Cesenako probintzia, Emilia-Romagna, 1883ko uztailaren 29a - Giulino di Mezzegra, Comoko probintzia, Lombardia, 1945eko apirilaren 28an) italiar politikari, kazetari, eta Alderdi Nazional Faxistaren burua izan zen. 1922-1943 bitartean Italiako Erresumako lehen ministroa izan zen.

Benito Mussolini

Italiako Errepublika Sozialako Kanpo Harremanetarako ministro

1943ko irailaren 23a - 1945eko apirilaren 28a

Italiako Errepublika Sozialako lehen ministro

1943ko irailaren 23a - 1945eko apirilaren 28a
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1943ko otsailaren 6a - 1943ko uztailaren 25a
Galeazzo Ciano - Raffaele Guariglia
national councillor to the Chamber of Fasci and Corporations (en) Itzuli

1939ko martxoaren 23a - 1943ko abuztuaren 2a
Hautetsia: 30th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
First marshal of the empire (en) Itzuli

1938ko martxoaren 30a - 1943ko uztailaren 25a
← baliorik ez - baliorik ez →
minister of Public Works of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1935eko abuztuaren 7a - 1935eko irailaren 5a
Luigi Razza - Giuseppe Cobolli Gigli
minister of Italian Africa of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1935eko urtarrilaren 18a - 1943ko uztailaren 25a
Emilio De Bono - Melchiade Gabba
Italiako Erresumako diputatua

1934ko apirilaren 28a - 1939ko martxoaren 2a
Hautetsia: 29th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
minister of the Navy of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1933ko azaroaren 6a - 1943ko uztailaren 25a
Giuseppe Sirianni - Raffaele de Courten
minister of Air Force of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1933ko azaroaren 6a - 1943ko uztailaren 25a
Italo Balbo - Renato Sandalli
minister of War of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1933ko uztailaren 22a - 1943ko uztailaren 25a
Pietro Gazzera - Antonio Sorice
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1932ko uztailaren 19a - 1936ko ekainaren 11
Dino Grandi - Galeazzo Ciano
minister of Public Works of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1930eko otsailaren 3a - 1930eko abenduaren 13a
Michele Bianchi - Araldo di Crollalanza
minister of Corporations of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1929ko irailaren 12a - 1936ko ekainaren 11
Giuseppe Bottai - Ferruccio Lantini
minister of Public Works of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1929ko apirilaren 30a - 1929ko irailaren 12a
Giovanni Giuriati - Michele Bianchi
Italiako Erresumako diputatua

1929ko apirilaren 20a - 1934ko urtarrilaren 19a
Hautetsia: 28th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
minister of Italian Africa of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1928ko abenduaren 18a - 1929ko irailaren 12a
Luigi Federzoni - Emilio De Bono
minister of Interior of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1926ko azaroaren 5a - 1943ko uztailaren 25a
Luigi Federzoni - Umberto Ricci
minister of Corporations of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1926ko uztailaren 2a - 1929ko uztailaren 20a
← baliorik ez - Giuseppe Bottai
minister of Air Force of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1926ko urtarrilaren 4a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Italo Balbo
minister of the Navy of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1926ko urtarrilaren 3a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Giuseppe Sirianni
minister of War of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1926ko urtarrilaren 3a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Pietro Gazzera
minister of Air Force of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1925eko abuztuaren 30a - 1926ko urtarrilaren 4a
Benito Mussolini - Benito Mussolini
minister of the Navy of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1925eko maiatzaren 8a - 1926ko urtarrilaren 3a
Paolo Ignazio Maria Thaon di Revel - Benito Mussolini
minister of War of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1925eko apirilaren 4a - 1926ko urtarrilaren 3a
Antonino Di Giorgio - Benito Mussolini
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1924ko ekainaren 17a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Dino Grandi
minister of Italian Africa of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1924ko ekainaren 17a - 1924ko uztailaren 1a
Luigi Federzoni - Pietro Lanza di Trabia
Italiako Erresumako diputatua

1924ko maiatzaren 24a - 1929ko urtarrilaren 21a
Hautetsia: 27th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
minister of Air Force of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1923ko urtarrilaren 24a - 1925eko abuztuaren 30a
← baliorik ez - Benito Mussolini
minister of Interior of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1922ko urriaren 31 - 1924ko ekainaren 17a
Paolino Taddei - Luigi Federzoni
Italiako Erresumako Lehen Ministro

1922ko urriaren 31 - 1943ko uztailaren 25a
Luigi Facta - Pietro Badoglio
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1922ko urriaren 31 - 1924ko ekainaren 17a
Carlo Schanzer - Benito Mussolini
Italiako Erresumako diputatua

1921eko ekainaren 11 - 1924ko urtarrilaren 25a
Hautetsia: 26th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBenito Amilcare Andrea Mussolini
JaiotzaPredappio1883ko uztailaren 29a
Herrialdea Italiako Errepublika Soziala
 Italiako Erresuma
BizilekuaVenezia jauregia
Villa Torlonia (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaGiulino (en) Itzuli1945eko apirilaren 28a (61 urte)
Hobiratze lekuaMussolini Family Crypt (en) Itzuli
major cemetery of Milan (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaWalter Audisio (en) Itzuli
Familia
AitaAlessandro Mussolini
AmaRosa Maltoni
Ezkontidea(k)Ida Dalser
Rachele Mussolini  (1915eko abenduaren 16a -  1945eko apirilaren 28a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLausanako Unibertsitatea
(1904 - 1904) : gizarte-zientzia
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, irakaslea, politikaria eta fascist (en) Itzuli
Lantokia(k)Milan eta Erroma
Enplegatzailea(k)Avanti! (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaFaxismoaren Kontseilu Handia
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaItaliar nazionalismoa
faxismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraItalian Air Force (en) Itzuli
Royal Italian Air Force (en) Itzuli
Alkandora beltzak
GraduaFirst marshal of the empire (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Greco-Italian War (en) Itzuli
Italian invasion of Albania (en) Itzuli
Bigarren Italia-Etiopia gerra
Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Faxista Errepublikanoa
Alderdi Nazional Faxista
Italiako Alderdi Sozialista
Fasci Italiani di Combattimento (en) Itzuli
Revolutionary Fascist Party (en) Itzuli

IMDB: nm0615907 Allocine: 26574
Musicbrainz: 41366462-ff3a-45a8-91d9-c40c259b5637 Discogs: 329835 Find a Grave: 11638 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Benito Amilcare Andrea Mussolini, Duce ezizenaz ezaguna, 1883ko uztailaren 29an  jaio zen. Aita Alessandro Mussolini lider sozialista ezaguna zen; Rosa Maltoni ama, aldiz, kontserbadoreagoa.

Dovian hasi zituen ikasketak, baina zenbait arazo eta liskarren ondorioz askotan aldatu behar izan zuen ikastetxez. Hala, Forlimpopolin ikasten ari zela, sozialismora hurbiltzen hasi zen eta Italiako Alderdi Sozialistara aurkeztu zuen bere burua. 1902an Suitzara ihes egin zuen soldaduskara joan behar ez izateko eta han zela herririk herri eta lanez lan ibili zen bizi irauteko. Suitzan bi aldiz atxilotu zuten. 1904an Italiara itzuli eta soldaduska egitera joan zen. Ondoren, irakasle lanetan aritu zen, baina ez zuen bere militantzia kutsu hori atzean utzi eta berriz ere espetxeratua izan zen zenbait aldiz. Hurrengo urteetan zenbait aldizkaritan lanean jardun eta sozialismoari buruz zuen ezagutza zabaltzeari ekin zion. Urte haietan, berriz ere, pare bat aldiz atxilotua izan zen. 1900. urtean Alderdi Sozialistan sartu zen, eta 1912an Avanti! alderdi sozialistaren aldizkari ofizialaren zuzendari izendatu zuten.

1914an Lehen Mundu Gerra piztu zen eta hasiera batean, Italiak gerran neutral agertu behar zuela defendatzen bazuen ere, urte berean iritziz aldatu eta hala adierazi zuen publikoki Avanti!-n argitaratutako artikulu batean. Horren ondorioz, haren zuzendaritzatik apartatu eta Alderdi Sozialistatik kanporatu zuten.[1][2] Gerora, Il Popolo d’Italia izena zuen egunkari ultranazionalista sortu zuen.

1915ean frontera joan zen; gerra merituen ondorioz mailaz igo zuten eta 1917an Italiara itzuli zen gerran zauritua izan ostean. Mussolini gerratik pasa ondoren, Il Popolo d’Italiaren joera nazionalista eta inperialista hazi egin zen. Gerra amaitu eta gero, Mussolinik Italiak Versallesko Itunarekiko zituen desadostasunak aprobetxatu zituen, italiarrak bere alde jartzeko.[3]

1919an, Fasci Italiani di Combattimento sortu zituen, 1921ean eratu zen Alderdi Nazional Faxistaren oinarri izan zirenak. Mussolinik poliki-poliki botere nabaria bereganatu zuen. Hala, Italia krisi ekonomiko eta politiko latzean sartuta zegoenez, sektore kontserbadoreak haren alde jarri ziren.

Gerraosteko italiar suminari probetxu ateraz, 1922ko urrian Erromarako Martxa antolatu zuen milaka Alkandora beltzekin, terrorismo anarkistaren biktimen omenez eta horrela, bere burua komunista eta sozialisten aurkakotzat aurkeztu ahal izan zuen.

Egun batzuk geroago, Viktor Emanuel III.a erregeak gobernua antolatzeko agindua eman zion. Antzinako Erromako buruzagi militarren antzera, duce (latinez: dux, «gidaria») titulua hartu zuen eta legez kanpo utzi zituen alderdi eta sindikatu ez faxista guztiak eta indarrik gabe prentsa askatasuna. 1925ean eman zion hasiera erregimen faxistaren diktadurari.

1925 eta 1929 urteen tartean diktadura faxistaren oinarria ezarri zen eta ondorengo urteetan ildo beretik segitu zuen Italiak. 1935-1940 urteean kanpo politika oldarkor bati ekin zioten eta zenbait liskar izan zituzten, horien artean, Etiopia eta Albania inbaditu zituen, eta Espainiako Gerra Zibilean Francori laguntza eman zion.

1940an, Bigarren Mundu Gerran, Hitlerren alde jarri zen. Gerran Italiak izan zituen hondamendi militarren ondorioz, Kontseilu Faxista Nagusiak atxilotu egin zuen 1943an. Mussolini kargutik kendu eta haren ordez Pietro Badoglio ezarri zuten.[4] Atxilotuta Maddalena uhartera eraman zuten; bertan bere buruaz beste egiten saiatu zen, aliatuen esku jar ez zezaten, baina SSetako komando batek askatu zuen. Italiako iparraldean Saloko Errepublika faxista aldarrikatu zuen, eta zapalkuntza latza bideratu zuen. Aliatuak Italian barrena aurrera zihoazela eta, alemaniarren babesa galdu zuenean, Suitzara ihes egin nahi izan zuen, baina Italiako erresistentziako talde batek atxilotu eta, Clara Petacci neska-lagunarekin batera, fusilatu zuen, 1945eko apirilaren 28an.

Mussoliniren kanpo-politika

aldatu

Mussolini boterera iritsi baino lehen ere, Italiak Mediterraneoan eta Balkanetan zuen eragina hedatu nahi zuen, eta Afrikan inperio kolonial bat sortu. Gainera, 1919-1920ko Parisko Bake Konferentziak (Italian "garaipen mutilatu" izenaz ezaguna) eragindako etsipenak berekin ekarri zuen italiar errebisionismoa.

Mussolinik helburu horiek suspertu egin zituen eta kanpo-politika oportunista bultzatu, Italia potentzia bilakatzeko helburuaz. 1920tik 1930era bitartean, Saint-Germaineko Ituna eta Balkanen gaineko politika berraztertzen saiatu zen, baina apenas sortu zuen emaitzarik, Fiume okupatzea (1924) eta Albaniarekin adiskidetasun-itun bat sinatzea (1926) izan ezik (itun horrek Italiaren estatu satelite bilakatu zuen Albania).

1930eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Mussolinik joera argiro espantsionista hartu zuen, eta Alemaniarekin aliantza bat egin zuen. 1935-1936an, italiar tropek Etiopia inbaditu zuten. Nazioen Elkarteak konkista hura gaitzetsi egin zuen. Erresuma Batua eta Frantzia Mussolinirengandik urruntzen joan ziren, eta italiar agintaria Hitlerrengana hurbiltzen hasi. Italiaren eta Alemaniaren arteko harremana estutu egin zen, Espainiako Gerra Zibilean partu hartuta, Erroma-Berlin Ardatza sortu zutenean (1936).

Mussoliniren botereak 1925ean

aldatu
 
Ezkerretik eskuinera, Nicola Bombacci politikari komunista ohiaren, Benito Mussoliniren, Clara Petacci haren maitale fidelaren, Alessandro Pavolini ministroaren eta Achille Starace politikari faxistaren gorpuak, Loreto plazan (Milan), 1945ean.

"Botere betearazlearen agintari gorena da: bere ministroak aukeratzen ditu, eta ministro horiek erantzukizuna dute bai erregearen aurrean, bai bere aurrean; hark erabakitzen du zenbat ministerio izango diren, eta bere gain har ditzake hainbat ministerio; errege-familiako kideen tutoretzako kontseiluan parte hartzen du eta koroaren txanbelan funtzioa betetzen du; ganberek ezin dute inolako gairik eztabaidatu, hark aldez aurretik baimenik ematen ez badu; bi ganberetako batek lege-proiekturen bat baztertzen badu, berriro aurkez dezake hiru hilabeteko epea igaro ostean (...). Inork gobernuburuaren bizitzaren, osotasun fisikoaren edota askatasunaren aurka egiten badu, gutxienez hamabost urteko espetxe-zigorra izango du; eta atentatua hilgarria bada, heriotza-zigorra ezarriko zaio. Inork gobernuburua iraintzen badu, bai hitzez, bai ekintzez, sei eta hogeita hamar hilabete bitarteko espetxe-zigorra izango du."

1925eko abenduaren 24ko legea.

“Duce” da Benito Mussolini lider faxistak erabili zuen ezizen propagandistikoa politika italiarrean 1925etik 1945era parte hartu zuen bitartean.

Terminoaren jatorria

aldatu

Terminoa latin klasikoko dux hitzetik dator. Duco (gidatu) aditza jatorri duen dux hitzak jeneralaren maila militarrari egiten zion erreferentzia. Historian zehar elea behin baino gehiagotan erabili izan da zenbait pertsonaiari erreferentzia egiteko, besteak beste, Benito Mussolini. Lehen Mundu Gerran terminoa egunerokotasuneko hizkeran erabat onartuta zegoen eta askotan erabili izan zen propaganda periodistiko gisa. Mussolini jada ezaguna izanik, askotan egin zitzaion erreferentzia aldizkarietan ezizen harekin.

Terminoaren erabilera

aldatu

Alderdi faxistaren sorrerakin, terminoa mugimendu horren lider Benito Mussoliniri erreferentzia egiteko hasi zen erabiltzen soilik. Hala, duce eta dux terminoak askotan ageri ziren propaganda faxistan. Mussolini boterean jardun zen bitartean, haren karguari erreferentzia egiteko izena Duce izan zen, baina kargua utzi ostean, hala ere, Duce izenaz ezaguna izaten segitu zuen, 1945ean fusilatu zuten arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. Bosworth, R. J. B.. (2003). Mussolini. (1a. ed. argitaraldia) Península ISBN 84-8307-586-5. PMC 433208684. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  2. Mussolini 1883-1915 : triumph and transformation of a revolutionary Socialist. 2016 ISBN 978-1-137-53487-3. PMC 960048794. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  3. Clark, Martin. (2014). Mussolini. Biblioteca Nueva ISBN 978-84-16095-12-4. PMC 1108536940. (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  4. Morgan, Philip. (2004). Italian fascism, 1915-1945. (2nd ed. argitaraldia) Palgrave Macmillan ISBN 1-4039-3251-4. PMC 55210691. (Noiz kontsultatua: 2021-05-19).

Kanpo estekak

aldatu