Alderdi Nazional Faxista
Alderdi Nazional Faxista (italieraz: Partito Nazionale Fascista, PNF) Italiako alderdi politikoa izan zen.
Alderdi Nazional Faxista | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa eta fascist party (en) | |
Herrialdea | Italiako Erresuma | |
Ideologia | faxismoa, italiar faxismoa, clerical fascism (en) , Korporatibismoa, nazional-sindikalismoa, Inperialismoa, Italiar nazionalismoa, antiliberalismoa eta Totalitarismoa | |
Kokapen politikoa | Eskuin-mutur | |
Jarduera | ||
Kide kopurua | 6.000.000 (1939) | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Benito Mussolini | |
Idazkari orokorra | Michele Bianchi | |
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi |
| |
Prentsa-organoa | Il Popolo d'Italia (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1921eko azaroaren 9a | |
Aurrekoak | Fasci Italiani di Combattimento (en) | |
Ondorengoak | Alderdi Faxista Errepublikanoa | |
Desagerpena | 1943ko uztailaren 27a | |
Koloreak |
Fasci Italiani di Combattimento erakundearen ordezkaria, 1922ko urriaren 28ko Erromako martxaren ondorioz, faxistek boterea lortu zuten. Hauteskunde-legea bere alde jarri ondoren, 1924ko hauteskundeak irabazi zituen. 1928 eta 1943 artean Italiako alderdi bakarra izan zen. Alderdi Faxista Errepublikanoak ordezkatua izan zen.
Doktrina faxista
aldatu"Faxismoak kopurua baliogabetzen du. Ez du onartzen kopurua izatea gizartearen gidaria. Ezin du onartu aldian behin egiten diren hauteskundeetan ateratako kopuruak izatea gobernatzeko aukera.
Faxismoak berretsi egiten du gizakien desberdintasun ezabaezin, oparo eta ongilea. Gizakiak ezin dira berdindu sufragio unibertsala bezalako kanpo gertaera mekaniko baten bidez.
Erregimen demokratikoetan herriari, noizbehinka, subiranotasunarekin liluratzeko aukera ematen zaio (...). Faxismoak guztiz arbuiatzen du demokrazian nola nahasten diren berdintasun politikoa, arduragabekeria kolektiborako ohitura, eta zorionaren eta aurrerapen etengabearen mitoa. Baina demokrazia beste modu batera uler badaiteke, demokrazia bada herria Estatutik kanpo ez uztea, faxismoa honela defini dezake lerro hauen idazleak: ≪demokrazia antolatu, zentralizatu eta autoritarioa≫ (...)
Estatutik kanpo ez dago ez talderik (alderdi politiko, elkarte, nahiz sindikaturik), ez gizabanakorik. Beraz, sozialismoaren aurkakoa da faxismoa. Sozialismoak mugimendu historikoa klase-borrokara murrizten du eta Estatuaren batasuna ukatzen du, Estatuak, berez, klase guztiak bloke ekonomiko bakar batera biltzen dituen bitartean (...)"
Benito Mussolini, "Faxismoaren doktrina". 1932
Fraseologia faxista
aldatu«Jakin behar duzu faxistak, eta batez ere milizianoak, ez duela betirako bakean sinetsi behar.»
«Espetxeko egunak ongi merezitakoak dira beti.»
«Aberriari mesede egiten dio baita gasolina-ontzi bat zaintzen ari denak ere.»
«Zure kideak anaiak dira. Lehenenik, zurekin bizi direlako, eta gero, zuk bezala pentsatzen dutelako.»
«Mosketoia, kartutxoentzako uhala, etab. ez zaizkizu eman astialdian hondatzeko, baizik eta gerrarako gordetzeko.»
«Sekula ez duzu esango «Gobernuak ordaintzen badu!», zu zeu zarelako ordaintzaile, zuk nahi zenuen gobernua duzulako eta zuk babesten duzun gobernua delako.»
«Diziplina da armadaren eguzkia: diziplinarik ezean, ez dago soldadurik, nahasmendua eta hondamena baizik.»
«Mussolinik beti dauka arrazoia.»
«Boluntarioak ez du aitzakiarik, eta beti betetzen du agindua.»
«Gauza bat preziatu behar duzu ororen gainetik: Duce-aren bizia»
Faxista gazteen 1928ko dekalogotik ateratako aipamena.
Idazkariak
aldatu- Michele Bianchi (1921 - 1923)
- triunbiratua: Michele Bianchi, Nicola Sansanelli, Giuseppe Bastianini
- Francesco Giunta (1923 - 1924)
- Roberto Forges Davanzati, Cesare Rossi, Giovanni Marinelli, Alessandro Melchiorri
- Roberto Farinacci (1925 - 1926)
- Augusto Turati (1926 - 1930)
- Giovanni Giuriati (1930 - 1931)
- Achille Starace (1931 - 1939)
- Ettore Muti (1939 - 1940)
- Adelchi Serena (1940 - 1941)
- Aldo Vidussoni (1941 - 1943)
- Carlo Scorza (1943 - 1943)
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Italiako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |